Azkuek Cleto de Alaña musikariari eskainitako 'Vizcaytik Bizkaira' liburua dohaintzan emon deutsie Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2014-06-25 11:16   kulturbiz

Xabier Errotaetxe Latxiondo euskaltzaleak Resurreccion Maria Azkueren Vizcaytik Bizkaira (1895) liburuaren dohaintzea egin deutso Euskaltzaindiari. Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak hartu eban liburua atzo, bagilaren 24an.

Xabier Errotaetxe Latxiondo euskaltzaleak Resurreccion Maria Azkueren Vizcaytik Bizkaira (1895) liburuaren dohaintzea egin deutso Euskaltzaindiari. Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak hartu eban liburua atzo, bagilaren 24an.

Akademiako arduradunek azaldu dabenez, liburu horren berezitasuna hauxe da: Azkuek bere eskuz sinatu eban, eta Cleto de Alaña musikari eta Errotaetxeren birraititari eskaini eutson.

Cleto de Alaña (Bilbo, 1865-1939) biolin-jotzailea izan zan. 1886an, berak sortutako Orfeoi Bilbotarrak Durangon egin zan lehiaketea irabazi ostean -Pablo Pedro de Astarloa euskal hizkuntzalariaren omenez izan ziran Durangoko Euskal Jaietan izan zan- Bilboko Koral Alkartea sortu eban.

Hainbat abesbatzaren zuzendaria izan zan, Bilbon bertan, besteak beste Euskalerria alkarteko abesbatzarena eta El Sitio alkartekoarena bere bai. Bilboko Konserbatorioan irakasle jardun eban, eta Jesus Guridiri eskolak emon eutsozan.

1885ean, Juan Crisostomo Arriagaren Kuartetoak obrea lehenengoz jo eban jentaurrean. Cleto de Alañak bigarren biolina jo eban kontzertu horretan, eta beragaz batera Lope de Alaña lehengusua egon zan, beste hiru musikarigaz batera.

2013an, Bilboko Udalak lehengusu biak, Cleto eta Lope, omendu zituan, eta Casilda Iturrizar parkean plaka bat ipini eban euren omenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu