'Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran' liburuaren edizino ezezagun bat jaso dau dohaintzan Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-10-27 17:39   kulturbiz

Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran liburutxuak badauka interesa, ez bakarrik XX. mendeko hasierako Durango aldeko euskereagaitik, baita nekazaritzan erabilitako jardunen informazinoagaitik eta baserriaren eta Euskal Herriaren egoeraz emoten dauen lekukotasunagaitik be.

Jacinto Iturbe euskaltzain urgazleak Jose Maria Ampueroren nekazaritzearen ganeko liburuaren edizino ezezagunaren dohaintzea egin deutso Euskaltzaindiari. Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran izenburuko da eta 1909. urtekoa da.

Jose Maria Ampuero Jauregi (1837-1917) Durangon jaio zan eta oso ezaguna izan zan bere garaian enpresari eta politikari legez. Interesatuak Mendebalde Alkarteko Euskalingua aldizkariaren 24. zenbakian topauko dau bai personaiaren, bai liburuaren (Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran, Durango, 1909) barri zehatza.

Cartillachuaren bigarren edizino ezezagunean desbardintasun gitxi batzuk dagoz lehen edizino ezagunagaz konparauta, baina liburutxuak berak, berez, badauka interesa, ez bakarrik XX. mendeko hasierako Durango aldeko euskereagaitik, baita nekazaritzan erabilitako jardunen informazinoagaitik eta baserriaren eta Euskal Herriaren egoeraz emoten dauen lekukotasunagaitik be.

Jacinto Iturbe kimikaria da eta oraintsu erretiroa hartu dau Euskal Herriko Unibersidadean urte luzez irakasle izan ondoren. Dohaintzea egiteko Mendebalde Alkarteak Euskaltzaindiagaz hitzarmena sinatzen eban eguna aukeratu eban, urriaren 16a.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu