EIZIEK 'Idazlea itzultzaileen lantegian' itzulpen tailerra egingo dau urriaren 20tik 22ra Donostian

Bizkaie! 2014-10-16 11:47   kulturbiz

Hiru izango dira aurten helburu hizkuntzak, eta lau itzultzaile izango dira lanean. Edurne Alegriak frantsesera itzuliko dau testua, Esti Lizasok katalanera, eta gaztelania izango dabe helburu bai Miren Iriartek eta baita Danele Sarriugartek be, bakotxak bere bersinoa egingo dauelarik. Elizabete Manterolak koordinauko dau tailerra.

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak Idazlea itzultzaileen lantegian itzulpen tailerra antolatu dau aurten be, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz, euskeratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintzea sustatzeko ahaleginari jarraituz.

Parte-hartzaileek Donostian ekingo deutsie lanari, urriaren 20an eta 21ean, EIZIEren egoitzan, eta urriaren 22an aurkeztuko ditue jardunaren emoitzak jentaurrean, Garoa Kultur Lab liburu dendan. Irakurraldi laueleduna eskainiko dabe parte-hartzaileek, lantegian izandako esperientziaren barri emon ondoren.

Antolakuntzako iturriek azaldu dabenez, aurten argitaraturiko liburua izango dabe itzulgai lantegian parte hartuko daben itzultzaileek, Danele Sarriugarteren Erraiak liburuaren pasarte bat, hain zuzen be.

Hiru izango dira aurten helburu hizkuntzak, eta lau itzultzaile izango dira lanean. Edurne Alegriak frantsesera itzuliko dau testua, Esti Lizasok katalanera, eta gaztelania izango dabe helburu bai Miren Iriartek eta baita Danele Sarriugartek be, bakotxak bere bersinoa egingo dauelarik. Elizabete Manterolak koordinauko dau tailerra.

Urriaren 22an emoitzak Donostian aurkeztu ondoren, Parisen izango dau jarraipena egitasmoak, Sorbonne Nouvelle Unibersidadean, euskal irakurletzearen laguntzaz, itzulpengintzearen inguruko ekitaldi bat izango baita. Lehenengo eta behin, Miren Ibarluzea euskal irakurleak euskal itzulpengintzearen inguruko sarreratxu bat egingo dau, eta jarraian, lantegiaren barri emongo dabe mintegiko kideek eta irakurraldi laueleduna egingo gero. Urriaren 24an izango da saioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu