EHU irabazle, Euskerazko III. Eztabaida Ligan

Bizkaie! 2014-09-29 12:34   kulturbiz

Unibersidade arteko Euskerazko Eztabaida Ligearen hirugarren edizinoko irabazlea izan da Euskal Herriko Unibersidadea. Lehenengo fasea EHUko Letren Fakultadean egin zen, eta bigarrena, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan.

Unibersidade arteko Euskerazko Eztabaida Ligearen hirugarren edizinoko irabazlea izan da Euskal Herriko Unibersidadea. Lehenengo fasea EHUko Letren Fakultadean egin zen, eta bigarrena, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan.

Lehenengo fasea amaitu ostean, parte-hartzaileak Eusko Legebiltzarraren egoitzara joan ziran eta bertan harrera egin eutsien Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak eta Mahaiko kideek. Ondoetorriaren ondoren, bertan egin eben azkenengo eztabaidea.

Internetek gizatasuna kentzen al deutsie pertsonen arteko hartu-emonei?, hori izan zan unibersidadeetako taldeek eztabaidarako euken gaia. Epaimahaiak erabagia hartu ostean, Eusko Legebiltzarreko buruak eta unibersidadeetako ordezkari bik sariak banatu zituen. Lehenengo saria EHUrentzat izan da, bigarrena UNEDentzat, eta hirugarrena Mondragon Unibersidadearentzat.

Euskarea eguneroko jardueran erabilten daben unibersidadeen artean egiten da txapelketea. Aurten, UNEDek, Mondragon Unibersidadeakl eta EHUk hartu dabe parte. Azken hamarkadan, unibersidade arteko eztabaidak bultzada handia izan dau unibersidade arloan. Jarduera honen bidez, ikasleek gaitasun orokorrak lantzeko aukerea daukie, eta horrela, oso baliabide egokia da, besteak beste, espiritu kritikoa, oratoria, arrazoiketarako gaitasuna eta talde lana hobetzeko, adierazo dabe EHUko iturriek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu