Etxeparek 17 azoka profesionaletan hartuko dau parte urte amaiera arte
2014-10-08 11:49 kulturbizHizkuntza azoka baten, zortzi liburu azokatan, arte eszenikoetako hirutan, musikako bitan eta ikus-entzunezko hirutan hartuko dau parte Etxepare Euskal Institutuak. Urriaren 17tik 19ra bitartean egingo dan The London Language Show izango da lehenengoa, hizkuntzen eta hizkuntza industrien zabalkunderako urtero Londresen egiten dan azokea.
Hizkuntza azoka baten, zortzi liburu azokatan, arte eszenikoetako hirutan, musikako bitan eta ikus-entzunezko hirutan hartuko dau parte Etxepare Euskal Institutuak. Urriaren 17tik 19ra bitartean egingo dan The London Language Show izango da lehenengoa, hizkuntzen eta hizkuntza industrien zabalkunderako urtero Londresen egiten dan azokea.
Hiru jarduera antolatu ditue azoka horretan. Urriaren 17an, Juan Arana Cobos Liverpooleko Unibersidadeko irakasleak euskera eskolak eskainiko ditu;18an, Kirmen Uribe idazlea han izango da, Bitartean heldu eskutik liburuko poemak irakurten; eta19an, Gorka Mercero Liverpooleko Unibersidadeko euskera eta euskal kultura irakurleak euskerearen gaur egungo egoerari buruz berba egingo dau.
Udagoieneko liburu azoka nagusietan egoteko ahalegina egin dau aurten Etxepare Institutuak. Gotteborgeko Liburu Azokan (irailak 25-28) lanean jardun dau; Bartzelonako Liber Azokan (urriak 1-5) eta Frankfurter Buchmessen (urriak 8-12) asteon egongo da.
Mari Jose Olaziregi Etxepareko Euskerearen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariak euskal literaturearen nazinoartekotzea aztertuko dau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Euskal Editoreen Elkarteak finlandiar eta suitzar erakundeekaz batera antolatutako "National Literatures Revisited" mahai-inguruan.
Ganera, Etxepare Institutuak Elena Odriozola ilustratzailea eroango dau Buenos Aireseko Filbita (zemendiak 12-16) Ume Literaturako Nazinoarteko Azokara, eta bere lana erakusteaz gan tailer bat eskainiko dau egileak berak. Harkaitz Cano idazlea, barriz, Miami Book Fair (zemendiak 16-23) azokara joango da.
Euskadiko Editoreen Elkarteko standean izango da Etxepare Institutua beste behin Mexikoko Guadalajarako FIL azokan (zemendiak 29-abenduak 7). Aurtengo protagonista nagusia Bernardo Atxaga idazlea izango da, eta Nevadako egunak aurkezteaz gan, hainbat berbaldi eskainiko ditu.
Arte eszeniko eta musika azoketako standei jagokonez, Eusko Jaurlaritzea eta Euskadiko Soinuak programegaz batera, euskal konpainien emonaldiak antolatu dira azoketan. Laster izango da Manresako Fira Mediterránea azokea (urriak 9-12), Korrontzi, Kepa Junkera eta Lasala programau dituana, eta handik gitxira, Compostelako Santiagon egiten dan Womex Munduko Musiken Nazinoarteko Azoka ibilitaria (urriak 22-26), han Korrontzi eta Oreka TX taldeek erakutsiko ditue euren lan barrienak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!