UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleak Bilbao Art Districten

Bizkaie! 2014-10-17 11:53   kulturbiz

UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleen erakusketetarako gune alternatiboa eta ibiltaria dan In Project zabalduko da gaur. Barikuan bertan, 19:00etan eta zapatuan, hilak 18, 18:00etan, Deustoko zubiko etxolan, Dj Yujuk kontzertu isilak eskainiko ditu. Horreek be balio izango dabe Unai Requejoren instalazinoa, Metala Borrokan izenburukoa zabaltzeko.

Gaur, barikua, urriak 17, 18:00etan, Kale Nagusiko 25. zenbakian, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleen erakusketetarako gune alternatiboa eta ibiltaria dan In Project zabalduko da. Barikuan bertan, 19:00etan eta zapatuan, hilak 18, 18:00etan, Deustoko zubiko etxolan, Dj Yujuk Kontzertu isilak eskainiko ditu. Horreek be balio izango dabe Unai Requejoren instalazinoa, Metala Borrokan izenburukoa zabaltzeko. Jarduera horreek guztiak Bilbao Art Districtek antolatutako Galerien denporaldi barriaren barruan dagoz.

In Project erakusketak egiteko gune ibiltaria da, eta Aurtenetxea Containers, S.A. enpreseak emondako itsasoko salgaiak garraiatzeko kontainer batean egongo da. Arte Eder Fakultadean lanean dabilzan artistek eta ikasle-artistek euren lana erakusteko aukerea emongo dau plataforma horrek, eta grabatuak, diseinu grafikoak, margoak, argazkiak eta ilustrazinoak ikus daitekez. NEXO 42 junior enpreseak be laguntzen dau proiektuan.

Artista partaideak ondokoak izango dira: Sebastián Toledo, Mikel Ruiz, Rosa Casposo, Aitor La Fuente, Diego Pérez, Esther Sáez, Urtzi Urkixo, Jonathan Escapan, Antolí Brasckoff, Igor Apugicio, Colectivo Armar, Raquel Gómez, María Muriedas, Ruben Pino, Esther Sáez, Jon Ander García, Cristina Arregui eta Iñaki Saez.


In Projecten ordutegia:

Barikuan, urriak 17: Arratsaldean: 18:00 - 22:00; astegoienean, urriak 18 eta 19: Goizean: 10:00 - 14:00 eta arratsaldean: 17:00 - 20:00.


Kontzertu isilak (Deustoko zubiko etxolan). Dj Yujuren eskutik, barikuan, urriak 17, arratsaldeko 19:00etan; eta zapatuan, hilak 18, arratsaldeko 18:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu