Sarean ikusgai Boise State unibersidadean argitaratzen dan euskal ikasketen ganeko aldizkaria

Bizkaie! 2014-10-23 11:31   kulturbiz

Boise State Universityko Basque Studies programeak argitaratzen dauen BOGA, Basque Studies Consortium Journal aldizkariaren azken alea argitaratu dabe egunotan, eta orain sarean be eskuragarri dago. Diziplina ugari jorratzen dituan aldizkaria da, euskal ikasketa akademikoan adituak diranen artikulu eta lanez osotua.

Boise State Universityko Basque Studies programeak argitaratzen dauen BOGA, Basque Studies Consortium Journal aldizkariaren azken alea argitaratu dabe egunotan, eta orain sarean be eskuragarri dago. Diziplina ugari jorratzen dituan aldizkaria da, euskal ikasketa akademikoan adituak diranen artikulu eta lanez osotua, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Aldizkariko arduradunek jakinarazo dauenez, 2015eko udagoienean argitaratuko dan datorren alerako proposamenak bialtzeko epea datorren urteko abuztuaren 1era arte egongo da zabalik. Aldizkariaren hirugarren alea izango da eta proposamenak internet bidez bialdu behar dira.

Bestalde, 2015eko garagarrilean egingo dan Joan-etorri Basque Studies Symposium mintegian parte hartzeko deia zabaldu dau erakundeak. Urtero antolatzen dabe bilerea, bertako euskal jaialdiaren aurretik, eta datorren urteko gai nagusiak Amerikanuak liburuaren eta Basque Studies Abroad program in Oñati programearen 40 urteurrena izango dira.

Azkenik, Center for Basque Studiesegaz (University of Nevada, Reno) alkarlanean, bigarren Annual Basque Literary Writing Contest lehiaketea antolatu dabe. Horregaz, bultzadea emon nahi deutsie gai euskaldunen inguruko literatura (fikzinoa zein ez fikzinoa) ez akademikoari. Dagoeneko parte-hartzaileen lanak ikuskatzen dabilz eta zezeilean jakingo dira irabazleen izenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu