Ekki Euskal Kulturgileen Kidegoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-02-27 10:14   kulturbiz

Urrian hasi zan martxan Ekki, eta atzo egin eben alkarte barriaren aurkezpena Bilbon, Euskerearen Etxean. Bost erakunde sortzaileetako eta Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietako ordezkariek hartu eben parte ekitaldian. Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia da Ekki.

Urrian hasi zan martxan Ekki, eta atzo egin eben alkarte barriaren aurkezpena Bilbon, Euskerearen Etxean. Bost erakunde sortzaileetako eta Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietako ordezkariek hartu eben parte ekitaldian. Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia da Ekki.

Hain zuzen be, Bilboko San Inazio auzoan Bizkaiko Diputazinoak daukan Euskerearen Etxea izango da Ekkiren egoitzea. Gaur egun bost erakundek osotzen dabe EKKI: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Musikari Euskal Herriko Musikarien Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Editoreen Elkartea eta Euskal Irudigileen Elkargo Profesionala.

Igor Estankona Euskal Kulturgileen Kidegoa erakundeko idazkariak erakundearen helburuak eta erronkak aurkeztu zituan. Ekkik ateak zabalik daukaz, bere esanetan, mundu osoan zehar euskal kulturea sortzen dabilzan egile guztientzat. Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputaduak be parte hartu eban ekitaldian.

Euskal Kulturgileen Kidegoak euskal sortzaile guztiak agentzia berean batzeko aukerea eskaintzen dau, egile eskubide guztiak leku beretik kudeatzea, hain zuzen be. Daborduko Euskal Herrian jarduten daben SGAE, Cedro, Egeda edo DAMA alkarteen antzeko zerbitzua eskainiko dau. Euskerearen lurralde osora zabaltzeko asmoa dauka alkarteak, hau da, Nafarroa, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherera.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu