'Balenciagaren itsasoa', udarako ekintza turistiko-kultural barria

Bizkaie! 2015-07-17 12:42   kulturbiz

Cristóbal Balenciaga Museoak plan turistiko-kultural barria antolatu dau. Bisitariak itsasoz joango dira Donostiatik Getariara, euskal kostalde ikusgarriaz gozetako aukerea emongo dauen itsasaldian. Ondoren, Getariako alde zaharrean ibili eta bertako produktuak probau ondoren, museoko erakusketak bisitauko ditue. Ekimena garagarrilaren 19tik aurrera egongo da martxan, garagarrileko eta abuztuko domekatan.

Cristóbal Balenciaga Museoak plan turistiko-kultural barria antolatu dau. Hasteko, bisitariak itsasoz joango dira Donostiatik Getariara, euskal kostalde ikusgarriaz gozetako aukerea emongo dauen itsasaldian. Ondoren, Getariako alde zaharrean ibili eta bertako produktuak probau ondoren, museoko erakusketak bisitauko ditue.

Itsasaldian, ontzia Kontxako badian, Oriaren bokalean eta Zarauzko hondartzearen parean geratuko da, eta bisitariek Balenciagaren biografiaren lehen urteko jazoerak, paisajearen alderdi garrantzitsuak eta bestelako alderdi kultural nabarmenak entzungo ditue.

Ekimena garagarrilaren 19tik aurrera egongo da martxan, garagarrileko eta abuztuko domekatan. Holan, aurtengo udan 280 leku eskainiko ditue baina 2016ko udan eskaintzea zabaltzeko asmoa dago.


Egun erdiko plana

Goizeko 9:30ean abiatuko dira Donostiako portutik. Bisitariek gidari bat izango dabe lagun denpora guztian, eta azalpenak emango deutsez gaztelaniaz, euskeraz, ingelesez edota frantsesez, bidaiarien jatorriaren arabera. 


Donostiaren eta Getariaren arteko loturea

Proiektu honen bidez, Cristóbal Balenciaga Museoak lurraldean presentzia handiagoa izan nahi dau, turismo-gaitasun handiko bi udalerri lotuz eta Cristóbal Balenciagaren figureari lotutako kostaldea nabarmenduz. Esangura horretan, lurraldearen ikuspuntutik, proiektu honek Donostia eta Getaria beste modu batera lotuko ditu, maila fisikoan eta kontzeptualean.


Egitaraua

9:30-10:45 Itsasaldia Donostiatik Getariara motor-ontzian.
11:00-11:30 Bertako produktuak probetea Getariako portuan.
11:45-13:00 Bisitaldi gidatua Cristóbal Balenciaga Museoan.
13:45-15:00 Itsasaldia Getariatik Donostiara motor-ontzian.


Prezioak

- Tarifa orokorra: 35 €
- Tarifa murriztua: 30 € (13 eta 18 urte artekoak, ikasleak, lanbakoak, erretiratuak eta pentsinodunak).
- Tarifa murriztua: 25 € (Cristóbal Balenciaga Museoaren lagunak eta 2 eta 12 urte arteko umeak).


Erreserbak

Aurrez erreserbetea gomendatzen da. Cristobal Balenciaga Museoa. Telefono zenbakia: 943008840? e-posta: info@cristobalbalenciagamuseoa.com

Itasoaren egoerak edota gitxieneko talderaen osoketeak irteerak baldintzatuko ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu