Sopelako Irakurle Taldea jaio da
2015-01-14 10:13 kulturbizLiteratur klubaren gidaria Danele Sarriugarte izango da, eta honako ordutegian izango dira saioak: 19:00etatik 20:30era bitartean. Hurrengo hileotan hainbat idazle hurreratuko dira Sopelara: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, eta saio bakotxean liburu bati buruz berba egingo da.
Irakurtea gustoko badozu… zorionekoa zara! Urtarrllaren 15ean Sopelako Irakurleon Kluba jaioko da. Aurkezpena 18:00etan izango da Kurtzio Kultur Etxean, Bernardo Atxagaren saioaren aurretik. Bernardo Atxagak Nevadako egunak liburua izango dau berbagai. Atxaga abenduan etortekoa izan zan, baina beste konpromiso bat dala eta hitzordua bertan behera itxi behar izan eban. Idazlearen barriketaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Literatur klubaren gidaria Danele Sarriugarte izango da, eta honako ordutegian izango dira saioak: 19:00etatik 20:30era bitartean. Hurrengo hileotan hainbat idazle hurreratuko dira Sopelara: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, eta saio bakotxean liburu bati buruz berba egingo da.
Aurkezpenera joateko aukerarik ez badozu baina taldean parte hartu nahi izan ezkero, deitu 688 654 770 telefonora.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!