EHUk eta Lu Xun Ikasketa Zentroak hitzarmena sinatu dabe txinera hizkuntzea erakusteko
2015-01-12 17:48 kulturbizEHUko Bizkaiko Campuseko errektoreaorde Carmelo Garitaonandiak eta Lu Xun ikasketa zentroko zuzendari Xiao Fang-ek akordioa sinatu dabe Txinako kulturea eta hizkuntzea zabaltzeko, eta mobikortasun programak bultzatzeko bere bai.
EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreaorde Carmelo Garitaonandiak eta Lu Xun ikasketa zentroko zuzendari Xiao Fang-ek akordioa sinatu dabe Txinako kulturea eta hizkuntzea zabaltzeko, eta mobikortasun programak bultzatzeko bere bai.
Txinerea ikasteko lankidetza hitzarmen honek hamaika ikerketa aukera edegiko deuskuz Txinako unibersidadeekaz, eta batzuekaz alkarlanean jardungo dogu. Ganera, munduko merkatu handienean lan harremanen eta enpresaren arloan aukera barriak eskainiko ditu. Txinako Ikasketen Masterrerako hizkuntza prestakuntza osotuko dau, horrezaz aparte, adierazo dau Garitonandiak.
Lu Xun fundazinoak txinera ikastaroak emongo ditu Bizkaiko Campusean, bai orokorrak, bai espezifikoak, unibersidadeko kide guztiei zuzenduta (ikasleak, irakasleak eta EHUko zerbitzuetako eta administrazinoko langileak). Ikastaro horreek astean ordu bat eta hamar ordu bitartean izango ditue, eta eskola aldietan emango dira, 8:00etatik 21:00etara bitartean. Garagarrilean eta irailean udako ikastaro trinkoak antolatzeko aukerea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!