Eusko Jaurlaritzeak kitxua hizkuntzea bizibarritzeko lankidetza protokola sinatu dau

Bizkaie! 2015-05-29 15:14   kulturbiz

Kitxua hizkuntzea bizibarritzeko lankidetzea berbatu barri dabe Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, Cuzkoko Udal Gobernuak (Peru), Euskal Herriko Unibersidadeak eta Agirre Lehendakaria Centerrek. Jaurlaritzeak aholkularitza eta laguntza lana eskainiko dau.

Kitxua hizkuntzea bizibarritzeko lankidetzea berbatu barri dabe Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, Cuzkoko Udal Gobernuak (Peru), Euskal Herriko Unibersidadeak eta Agirre Lehendakaria Centerrek.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak aholkularitza eta laguntza lana egingo dau Cuzcoko Udal Gobernuagaz, kitxua hizkuntza bizibarritzeko plan baten prestaketan, eta horretarako erreferentziak EAEko udalerri askotan azken hamarkadan onartutako udal-planak eta Eusko Jaurlaritzeak onartutako 2013-2017rako Euskerearen Agenda Estrategikoa izango dira. Plan horrek helburu estrategikoak eta gauzatu ahal izateko egin beharrekoak jasoko ditu, bai eta zenbat iraungo dauen bere bai.

Kitxuaren bizibarritzea Peruko erakundeen lehentasunezko arloa da. Izan be, herrialde honetako hizkuntza aniztasuna berreskuratu eta sustatu nahi dabe. Cuzkoko Udal Gobernuak uste dau gitxiengoen kultura eta hizkuntza garapena gizarte justiziaren eta kultura balioespenaren adierazgarria dala, eta gizarte trinkotasuna sustatzen dauen alkartasun kolektiboaren adierazpidea bere bai, adierazo dabe. Honegatik uste dabe kitxuaren bizibarritzeak alkarbizitza hobea ekarriko dauela. EAEko prozesua erreferentzia bat da Cuzcoko erakundeentzat.

Lankidetza protokolo hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikaren bidaia agendearen parte bat da. Izan be, martitzenean, sailburuordeak Peruko Gobernuko Interkulturalidadeko Patricia Balbuena Palaciosegaz batzarra euki eban hizkuntza politiken ganean berba egiteko. Batzarra amaitu ostean, hizkuntza politika kontuetan kolaborazinorako balioko dauen akordio bat gauzatzeko prozesua martxan ipintea erabagi eben.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu