Vicente Aranda zinemagilea hil da

Bizkaie! 2015-05-26 18:54   kulturbiz

Vicente Aranda zinemagile kataluniarra gaur goizean hil da, 88 urte zituala, Espainiako Zinemaren Akademiak jakinarazo dauenez. Aranda Bartzelonan jaio zan, 1926ko zemendiaren 9an, eta ibilbide luze eta emonkorrean 20 filmetik gora egin ditu.

Vicente Aranda zinemagile kataluniarra gaur goizean hil da, 88 urte zituala, Espainiako Zinemaren Akademiak jakinarazo dauenez.

Aranda Bartzelonan jaio zan, 1926ko zemendiaren 9an, eta ibilbide luze eta emonkorrean 20 filmetik gora egin ditu, besteak beste, Fata Morgana (1966), Las crueles (1969), La novia ensangrentada (1972), Clara es el precio (1974), Cambio de sexo (1977), La muchacha de las bragas de oro (1979), El Lute: camina o revienta (1987), El Lute: mañana seré libre (1988) eta Carmen (2005).

Sariei jagokenez, hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Espainiako Zinematografiaren Sari Nazionala (1988) eta zuzendari onenaren eta pelikula onenaren Goya sariak (1991), Amantes filmagaz.

Hil-kapila eguerdian jarri dabe Madrilen, M-30eko beilatokian, eta gorpua bihar erraustuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu