Bernardo Atxagak zuzentzen dauen Erlea 9 aldizkaria aurkeztu dabe
2015-11-13 14:47 kulturbizHonen ondoren 10. zenbakia, azkena, etorriko da, eta Antzerkia izango dau gaietako bat. Eta horren ostean, Bernardo Atxagak eta Euskaltzaindiak proiektu barri bat izango dabe, idazleak gaur iragarri dauenez: Urrezko Erlea izeneko sari batzuk antolatuko doguz. Azpititulu legez, 4 – 14 izango dabe sariek, lanek lau eta hamalau orrialde arteko luzerea izango dabelako. Hori baino lehen, halan da be, Erlea aldizkariaren azken zenbakia kaleratuko da datorren urtean.
Gaur, zemendiaren 13an, Euskaltzaindiak argitaratu eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen dauen Erlea aldizkariaren zenbaki barria aurkeztu dabe Bilbon, Akademiaren egoitzan. Bederatzigarren zenbakia da, azkenaurrekoa, beraz, Erleak hamar zenbaki izango baititu. Uste dot -esan dau Bernardo Atxagak- sasoia dala atzera begiratzeko eta nik dagoeneko esan neike, duda barik, hau izango dala, eta dala, euskal literatureak, euskal saiakera laburrak, euskal fikzinoak izango dauen laginik onena, etorkizunari begira. Horrek, gaineratu dau, ez dau esan gura, jakina, hemen diran idazle guztiak dagozanik. Baina bai, bere ustez, hemen dagozan egile eta artistak dirala euskal literaturea, XXI. mende hasierako buelta horretan.
Antologia antzeko zeozer egin nahi eban Asteasuko idazleak eta holan egin dauela uste dau. Bere alboan, Andres Urrutia euskaltzainburuak katea aitatu dau. Erlea 9, bere hitzetan, beste katebegi bat da eta oso polita, ohi bezela. Punta-puntako egileakaz eginda.
Bederatzigarren zenbakiaren gai nagusiak frontoiak eta astronautak dira. Eta tartean sortu diran beste gaiak, ondo josten saiatu diranak. Aldizkari bat -esan dau Atxagak- ez da zaku bat, aldizkari batek muin bat euki behar dau, barruan holako mezu poetiko jakin bat euki behar dau. 9. zenbakian badago muin poetiko hori, eta frontoiek eta astronautek emoten deutsie, besteren artean, edukia.
Pelotea bere toki naturaletik atera eta, zeozelan, espazio sideraletara eroan dabe eta hor, lotu astronautakaz, bidaiakaz... Hori egin dabe Erlea 9an, Atxagak esan dauenez, eta behin muin poetikoa sortuta, muin horrek uste baino gehiago emoten dau, zeozer sortzen dau.
Bestetik, aldizkarian irakur daitekezan istorio batzuk aitatu ditu, eta leku batetik bestera zelan heldu diran kontau dau. Hiru gorringo ditu, esan dau, astronautez eta frontoiez gan, Kuba bihurtu baita hirugarren protagonista nagusi.
Aldizkarian, besteak beste, Miel A. Elustondok Martin Odriozola pelotaria alkarrizketatu dau eta Patziku Perurenak -Aimar Olaizolaren herriko izateak hainbesterako atxakia emoten deustala uste dodalako- Pilota-plazatik frontoira (Goizueta, 1895-1960) artikulua idatzi dau. Eibarrek leku berezia dauka Erlearen zenbaki honetan eta bi artikulutan agertzen da: Eibarko kronika, Bernardo Atxagaren eskutik, eta Miel A. Elustondok, Isabel Vidarteri egiten deutson alkarrizketan.
Emakumeen presentziaz, edo absentziaz, berba egiten da aldizkarian. Pelotaren munduan emakumeak dauen presentzia ezaz, hain zuzen be: Imanol Bustinduik Frontoiak: emakumerik ez? artikulua idatzi dau eta Joseba Luzuriagak holan azaldu dau, Arte pilotakadak artikuluan: ...espero daigun bizitzaren hurrengo partiduetan pelotea zerura jaurtitzen dauen eskua emakumezko batena izatea....
Arantxa Urretabizkaia, Aurelia Arkotxa, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, Juan Ramon Madariaga, Ixiar Rozas idazleek istorio bana idatzi dabe.
Astronauten inguruko pasadizotan sartu dira Xabier Kintana -Bai, Laika eban izena eta Astronautika komikietan-, Sebastian Gartzia Trujillo -Juri Gagarin kosmonauta- edota Piarres Aintziart -Lunatik-.
Badago gehiago: David Romtvedten hiru poema, Asun Garikanok euskeratuak, Maite Arroitajauregi Mursegoren Hiru inspirazino gazi istorioa, munduan zehar izan diran Jai Alai frontoien albuma...
Poemearen atzeko aldea edota azkenaldiko liburuei buruzko foroa be, zenbaki guztietan legez, honetan be badagoz.
Erlea-9 honetan parte hartzen daben egileak honako honeek dira: Piarres Aintziart, Kepa Altonaga, Aurelia Arkotxa, Amets Arzallus, Maite Arroitajauregi, Bernardo Atxaga, Imanol Bustindui, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Sebastian Gartzia, Jacinto Iturbe, Koldo Izagirre, Xabier Kintana, Jon Kortazar, Joseba Luzuriaga, Juan Ramon Madariaga, Xabier Muguruza, Lourdes Otaegi, Patziku Perurena, David Romtvedt, Ixiar Rozas, Joseba Sarrionandia eta Arantxa Urretabizkaia.
Bestalde, azala Jose Antonio Azpilikuetarena da.
Honen ondoren 10. zenbakia, azkena, etorriko da, eta Antzerkia izango dau gaietako bat. Eta horren ostean, Bernardo Atxagak eta Euskaltzaindiak proiektu barri bat izango dabe, idazleak gaur iragarri dauenez: Urrezko Erlea izeneko sari batzuk antolatuko doguz. Azpititulu legez, 4 – 14 izango dabe sariek, lanek lau eta hamalau orrialde arteko luzerea izango dabelako. Hori baino lehen, halan da be, Erlea aldizkariaren azken zenbakia kaleratuko da datorren urtean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!