Zemendiaren 26tik abenduaren 1era Bilbon ospatuko dan VI. AzPLAY lehiaketeak 27 bideo-joko aurkeztu ditu
2015-11-05 11:03 kulturbizVI. AzPLAYko finalistak aurten aurkeztutako 158 lanen artean aukeratuak izan dira, igaz baino 47 gehiago eta tartean 14 euskal joko dagoz. Lehiaketearen helburua bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean lan onenak saritzea eta ezagutarazotea da.
Fun & Serious Game Festival barruko AzPLAY bideo-joko independenteen nazinoarteko lehiaketeak bere edizinorik nazinoartekoena ospatuko dau 2015ean. Azkuna Zentroak zemendiaren 26tik abenduaren 1era bitartean ospatuko dan lehiaketearen VI. edizinoan parte hartuko daben 27 bideo-jokoak aurkeztu ditu. Finalista horreek aurten aurkeztutako 158 lanen artean aukeratuak izan dira, igaz baino 47 gehiago eta tartean 14 euskal joko dagoz. Lehiaketearen helburua bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean lan onenak saritzea eta ezagutarazotea da.
AzPlay-ko sarien banaketa honela izango da: Ideia originalaren saria: 5.000 €; Diseinu sortzailearen saria: 5.000 €; Soinu-musikwaren saria: 5.000 €; Jolasteko erraztasunaren saria: 5.000 €; eta Euskal bideo-joko onenaren saria: 5.000 €
Aurten, honako honeek dagoz epai-mahaian: Oscar Barda, Them Gamesko lehen exekutiboa eta Parisko La Gaite Lyriqueko aholkularia; Juan Carlos Rodríguez, faseextra.com-eko lehen exekutiboa; eta Daniel Parente, Bootstart-en sortzailea eta Hydra Interactiveko lehen exekutiboa.
Bideo-joko independenteko nazinoarteko lehiaketa hau sektorean erreferente nagusienetakoa da. Helburuak bideo-joko independenteen produkzinoak aurkeztea eta bultzatzea, bideo-jokoetan produkzinoan dabilzan enpresa lokalen alde egitea, Game Fun&Serious-aren eskaintzea osotzea eta sektorean indarra irabazteko.
Hona hemen kategoria bakotxeko finalistak:
Idea originala:
- ‘A Song for Viggo’, SaintandSimon (Suedia).
- ‘Aboard The Lookinglass’, Henry Hoffman (Erresuma Batua).
- ‘Barbantxo’, Logela Multimedia(Espainia/Euskal Herria).
- ‘Bokida’, Rice Cooker Republic (Frantzia).
- ‘Cloud Chasers’, Blindflug Studios (Suitza).
- ‘Desesparados’, Gameswork (Espainia).
- ‘Lyriko’, Skilight Games (AEB, Japonia, Espainia, Armenia, Errumania).
- ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia)
- ‘Mushroom 11’, Untame (AEB).
- ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (Estatu Batuak, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia).
- ‘Prune’, Joel McDonald (AEB).
- ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika).
Diseinu sortzailea
- ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania).
- ‘Los Ríos de Alice - versión extendida’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria).
- ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia).
- ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (AEB, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia).
- ‘Pavilion’, Visiontrick Media (Suedia, Japonia).
- ‘Prune’, Joel McDonald (AEB).
- ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika).
- ‘Thumper’, Drool (AEB, Korea).
Soinu-musikea
- ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania).
- ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia).
- ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (AEB, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia).
- ‘Pavilion’, Visiontrick Media (Suedia, Japonia).
- ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika).
- ‘Thumper’, Drool (AEB, Korea).
- ‘WildeBeest Revenge’, gotostudio (Espainia).
Jolasteko erraztasuna
- ‘Divide By Sheep’, Victor Solodilov & Denis Novikov (Ukraina, Errusia).
- ‘Downhill*’, Screen Implosion (Alemania).
- ‘Future Unfolding’, Spaces of Play (Alemania).
- ‘Islabomba’, Sons of a Bit Entertainment (Espainia).
- ‘MIND: Path to Thalamus Enhanced Edition’, Mind Dev Team (Espainia).
- ‘PANORAMICAL’, Fernando Ramallo & David Kanaga (AEB, Argentina, Mexiko, Alemania, Turkia).
- ‘Party Hard’, Pinokl Games (Ukraina).
- ‘Pavilion’, Visiontrick Media (Suedia, Japonia).
- ‘Prune’, Joel McDonald (AEB).
- ‘Sunset’, Tale of Tales (Belgika).
- ‘Thumper’, Drool (Estatu Batuak, Korea).
Euskal bideo-joko onena
- ‘8DAYS’, Santa Clara Games (Espainia/Euskal Herria).
- ‘Barbantxo’, Logela Multimedia (Espainia/Euskal Herria).
- ‘BIOMECHANICAL PEST’, ZEUS SOFT (Espainia/Euskal Herria).
- ‘Biopatrol’, Ginkgo (Espainia/Euskal Herria).
- ‘DANA’, Crystalizer Games (Espainia/Euskal Herria).
- ‘Los Rios de Alice - version extendida’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria).
- ‘The Delusions of Von Sottendorff and his Square Mind’, Delirium Studios (Espainia/Euskal Herria).
- ‘Walikale’, Flying Dodos (Espainia/Euskal Herria).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!