2,4 miloe euro euskal kultur ondarea jagon eta babesteko
2015-09-23 11:04 kulturbizDiru-laguntzino horreen onuradun izan daitekez Euskadiko persona fisiko edo juridikoak, publiko nahiz pribatuak, toki erakundeak edo euren menpeko organoak, baita uri birgaikuntzarako soziedadeak be. Eskaerak aurkezteko epea hilebetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian (EHAA) agertu eta hurrengo egunean hasita.
Eusko Jaurlaritzeak 2.400.000 euro bideratuko ditu 2015-2017 aldian euskal kultur ondarea jagon, aberastu, babestu eta sustatzeko, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak diru laguntzok arautzen dituan agindua onartu ondoren.
Kontuak kontu, diru-laguntzino mueta bi izango dira: bata, euskal kultur ondarea jagon, aberastu, babestu eta sustatzeko, 2.250.000 euroko diru kopurua dauena, eta bestea, ondare horri eragiten deutsien uri antolaketarako bitartekoak idatzi eta aldatzeko, 150.000 euroko diru kopuruagaz.
Agindu honek, aurreko deialdiaren bidez, euskal kultur ondarea bultzatu eta sustatzeko 32 proiektu lagundu zituan diruz, besteak beste, Arabako erromanikoa ezagutzeko zentroa sortzea (Estibalitzen); Punta Begoñako Galerietan egindako esku hartzea (Getxon); Kanpezuko harresirako sarbidea hobetzea; Egiar estazino megalitikoari balioa emotea (Oiartzunen); Done Jakue Bidean dagozan baseleizei balioa emotea eta horreek ezagutarazotea Getarian eta Bermeon; edo Santa Ana Biltegian zaharbarritze lanak (Añanako Gatz Haranean).
Diru-laguntzino horreen onuradun izan daitekez Euskadiko persona fisiko edo juridikoak, publiko nahiz pribatuak, toki erakundeak edo euren menpeko organoak, baita uri birgaikuntzarako soziedadeak be. Eskaerak aurkezteko epea hilebetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian (EHAA) agertu eta hurrengo egunean hasita.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!