Bilbao Artek 2016ko proiektu artistikoetarako bekak eskatzeko deialdia zabaldu dau

Bizkaie! 2015-10-23 10:18   kulturbiz

Bilbao Arte Fundazinoak, gazte sortzaileen proiektuak babesteko asmoz eta kulturea bultzatzeko, 2016an bekak emongo ditu, BBK Fundazinoagaz alkarlanean. Banakako zein taldekako egitasmoak izan leitekez, edozein arlo artistiko-plastikotakoak, datorren urtean garatu beharrekoak. Proposamenak zemendiaren 13ra arte bialdu leikeez artistek.

Bilbao Arte Fundazinoak, gazte sortzaileen proiektuak babesteko asmoz eta kulturea bultzatzeko, 2016an bekak emongo ditu, BBK Fundazinoagaz alkarlanean. Banakako zein taldekako egitasmoak izan leitekez, edozein arlo artistiko-plastikotakoak, datorren urtean garatu beharrekoak. Proposamenak zemendiaren 13ra arte bialdu leikeez artistek.

Hiru klasetako bekak eskaintzen ditu Bilbao Artek deialdian: Lehenengoa, produkzino bekea estudioagaz, bigarrena produkzino bekea baina estudio barik eta, hirugarrena, lankidetza bekea. 2.000 eta 5.500 euro artean jasoko dau bekadun bakotxak, proiektuaren iraupenaren eta modalidadearen arabera. Sei hilerako zein urte osorako bekak eskatu leitekez.

Bilbao Arte Fundazinoaren egoitzan aurkeztu behar dira proposamenak, Bilboko Urazurrutia kalean. Bestela, posta arruntez be bialdu leiteke proiektuaren ganeko informazinoa, zemendiaren 13a baino lehen. Epaimahai batek aukeratuko ditu bekearen hartzaileak eta, Bilbao Artek ohartarazo dauenez, epaileek bereziki kontuan hartuko ditue Bilbogaz edo Bilboren kontestuagaz lotutako proposamenak, baita fundazinoaren tailerren eta baliabideen erabilerea be.

Ibilbide artistikoa eta akademikoa daukan edozein personak parte hartu leike beketan. Gazteen sormena bultzatzea helburuetako bat dan arren, edozein adinetako jentea onartuko dabe. Artistearen jatorrizko herrialdeari jagokonez be, ez dago mugarik.

Bekea lortzen daben artistek, Bilbao Arteren tailerreko maisuen aholkularitza teknikoa jasoko dabe eta instalazinoak erabilteko modua eukiko dabe. Banakako zein taldekako lanak preparauko dira bakotxarentzat. Ganera, bekearen truke, gitxienez artelan bana emon beharko deutsie bekadunek Bilbao Arteri, fundazinoaren bildumarako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu