Getariako Balenciaga Museoak 40.000 bisitari euki ditu aurten

Bizkaie! 2015-12-16 13:11   kulturbiz

Cristobal Balenciaga moda-diseinatzaileari eskainitako museoan urte ona izan da 2015a, aurreko urteagaz alderatuta bisitari gehiago hurreratu dira eta. Getariako museoan bertan, 40.000 persona hartu ditue eta horri, kanpoan egindako erakusketetako beste 39.000 gehitu behar jakoz. Hezkuntza programetan parte hartu daben ume zein helduen kopurua %80 hazi da aurten.

Cristobal Balenciaga moda-diseinatzaileari eskainitako museoan urte ona izan da 2015a, aurreko urteagaz alderatuta bisitari gehiago hurreratu dira eta. Getariako museoan bertan, 40.000 persona hartu ditue eta horri, kanpoan egindako erakusketetako beste 39.000 gehitu behar jakoz. Hezkuntza programetan parte hartu daben ume zein helduen kopurua %80 hazi da aurten.

Balenciaga museoko arduradunek ontzat jo dabe bisitari kopurua, jokera aldaketea egon dala erakusten dauelako. Bisitariak igaz baino %6 gehiago izan dira, 40.000 guztira. Beste erakunde eta museo batzukaz Getariatik kanpora koproduzidutako erakusketetan, 39.000 bisitari euki ditue, museora bertara heldu diranak beste ia.

Getarian egiten danaren barri kanpoan emoteko balio dabe koprodukzinoek eta horregaitik balio handia emon deutse kopuru horri museoko arduradunek. Getarian sortutakoaren errentagarritasuna handitzen da koprodukzinoen bidez eta Cristobal Balenciagaren lanak zenbaterainoko interesa daukan ulertzen laguntzen dabe.

2015ean Getariako museoan egon dan eskaintzeari begiratuta, alderdi nagusi bi aitatu behar dira: Batetik, erakusketak eta, bestetik, Donostia 2016gaz batera martxan ipinitako Elkarrizketak programea. Disziplina ugaritako jarduerak hartu ditu programa berezi horrek eta jantza bidezko bisitaldien moduko saio originalak antolatu ahal izan dira. Erakusketei jagokenez, aldi baterako erakusketak eta kanpoko eragileakaz batera atolatutakoak egon dira.

Beste alde batetik, hezkuntza arloan be aurrerapausua egin dau aurten Cristobal Balenciaga Museoak. Ume zein helduei zuzendutako programazino zabal bati esker, %80 handitu dabe alor horretako parte-hartzaileen kopurua. 

Datorren urterako, 2016rako, goi mailako programazinoa antolatzeko asmoa dauka Balenciaga Museoak, bostgarren urteurrena beteko dauen ezkero. Horretarako, 1.468.000 euroko aurrekontua aurreikusi dabe. Jarduera gehienak gai nagusi baten inguruan egingo ditue: Josten, modearen beste lanbideetan eta sormenean erabilten diran ehunen eta beste material batzuen barrikuntzea eta jasangarritasuna.

Martiaren 18an, Balenciaga eta parpaila izeneko erakusketea zabalduko dau museoak, Calais-eko Cite Internationale de la Mode et la Dentelle erakundeagaz alkarlanean. Urteko bigarren erakusketa handia urriaren 6an zabalduko dabe, Balenciagaren eta Ortiz de Echague argazkilariaren arteko lanari eskainitakoa. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu