V. Kultur Maratila Leioan, euskal sorkuntzearen plazea zezeilaren 25etik 28ra
2016-02-19 14:28 kulturbizAurtengo hitzorduak dira: Zerura eroria Anodino Teatroaren estreinaldia, Malmö, Khea Ziaterren film eszenikoa, Gau beranduan, Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxearen eskutik literatura emonaldia, Dantza gurea, Idurre Azkueren jantza garaikidea Joseba Irazokiren zuzeneko musikeak lagunduta, Joseba B. Lenoirren kontzertua eta Heroiak, Txalo konpainiaren antzerkia.
Aurten be, bosgarren urtez jarraian, Kultur Leioak eta Artedramak alkarlanean, Kultur Maratila euskal sorkuntzez osotutako programea antolatu dabe.
Aurkezpena gaur egin dabe Kultur Leioan eta bertan emon ditue azalpenak Mari Carmen Urbietak (Leioako Alkateak), Ana Lopezek (Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Saileko Zuzendariak), Ander Lipusek (Artedramako Zuzendari Artistikoak) eta Anodino Teatro konpainiako kideek.
2012an abiatu zan zikloa, bere barruan hainbat adierazpide hartuz: antzerkia, jantzak, bertsoa, musikea, performancea... Kultur Maratilak horreek danak buztartzea eta plazaratzea dau helburu.
Kontuak kontu, Kultur Maratila euskal sorkuntzearen plazea da, askotariko artistek eta publikoak bat egiten daben espazioa.
Ekitaldi guztiak Kultur Leioako Auditorium, Ambigu aretoan eta Erakusketa Gelan izango dira eta sarrerak 6 eta 10 euro tartean salduko ditue. Ziklo osoa ikusi nahi dauenarentzat, 30 euroko bonoa erosi ahal izango da.
Leioako Alkatea dan Mari Carmen Urbietak esan bezela Kultur Maratila leku ezin hobea da euskerea eta kulturearen inguruan publikoa, hedabideak eta profesionalak alkartzeko eta bertan parte-hartzeko. Ziklo hau Leioako Udalaren apostu esanguratsua dala autortu dau, programazio hau eskaintzeko Udalak esfortzu ekonomiko handia egiten dauela eta egiten jarraituko dauela adierazo dau, euskal sorkuntza bultzatu guran eta honek be isla izan daian Leioako herri eta herritarrakana, euskerearen erabilerearen aldeko pausuak emonez.
Ander Lipusek, Artedramako zuzendari artistikoak, publikoa asetzea helburu dauen programazino legez aurkeztu dau Kultur Maratila. Proposamen edegiak eta bereziak eskaintzea da asmoa, Euskal Herrian egiten ari diran gauzen isla izatea. Kultur Maratilak diziplina anitzakaz jolasten dauela adierazi dau, adibide moduan Gau Beranduan edo Dantza gurea ikuskizunak jarriz. Bestalde, publiko orokor bati zuzendutako proposamenak be presentzia dabela gaineratu dau, Heroiak antzezlana aitatuz eta, azkenik, proposamen barriei egiten jaken tartea azpimarratu dau, aurten Anodino Teatroaren Zerura eroria antzezlanagaz.
Anodino Teatroko kideak oso pozik agertu dira Kultur Maratila honen parte izateagaitik euren proiekturako sekulako bultzadea izango dalako. Protagonistea zerura heltzean topetan dauen panorama zoroa da abiapuntua, hilterakoan danok topau gura geunken zerua.
Aurtengo hitzorduak izango dira: Anodino Teatroaren estreinaldia, Khea Ziaterren film eszenikoa, Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxearen eskutik literatura emonaldia, Idurre Azkueren jantza garaikidea Joseba Irazokiren zuzeneko musikeak lagunduta, Joseba B. Lenoirren kontzertua eta Txalo konpainiaren antzerkia.
Kultur Maratila 2016 - Egitaraua
- Zezeilak 25: Zerura eroria. Anodino Teatro, 20:30ean hasita.
- Zezeilak 26: Malmö (Film eszenikoa) Khea Ziater, 20:30ean.
- Zezeilak 26: Gau beranduan (Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxea), 22:00etan.
- Zezeilak 27: Dantza gurea. Joseba Irazoki & Idurre Azkue, 20:30ean.
- Zezeilak 27: Joseba B. Lenoir Gang, 22:00etan.
- Zezeilak 28: Heroiak. Txalo Produkzinoak, 19:00retan.
Saio danatara joateko bonoa 30 euroan dago salgai eta ganera, Kultur Maratila kit berezia eroango dabe opari.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!