Mendebaldeko Saharan espedizino zientifikoa egingo dabe euskal ikerlariek, ondare kulturalaren bila

Bizkaie! 2016-02-08 11:12   kulturbiz

Euskal-saharar espedizinoa urtarrilean eta zezeilean dabil ikerlana egiten, Eusko Jaurlaritzeak jakin eragin dauenez. Mendebaldeko Saharako Tiris eremuan dabilz beharrean, gizadiaren ondare kulturalaren aztarnak topetako asmoz. Orain arteko kanpainetan, mila aztarnategi eta 6.000 hilobi-monumentu baino gehiago topau dira.

Euskal-saharar espedizinoa urtarrilean eta zezeilean dabil ikerlana egiten, Eusko Jaurlaritzeak jakin eragin dauenez. Mendebaldeko Saharako Tiris eremuan dabilz beharrean, gizadiaren ondare kulturalaren aztarnak topetako asmoz. Orain arteko kanpainetan, mila aztarnategi eta 6.000 hilobi-monumentu baino gehiago topau dira.

Andoni Saenz de Buruaga EHUko irakasleak gidatzen dau espedizino hau. Historiaurrean aditua da Saenz de Buruaga. Beragaz batera dagoz Munibe Taldeko Juan Maria Arruabarrena eta Javier Alberdi, baita Mendebaldeko Saharako ordezkari ugari be.

Kanpaina arkeologiko gatxa da honako hau, Jaurlaritzak azaldu dauenez, baina balio handiko ondare kulturala topetako aukerea emongo dauela uste da. Tindoufeko kanapelkuetatik 1.000 kilometro ingurura, Mendebaldeko Saharako lurralde liberaduetan dago Tiriseko aztarnategia. Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoak kontrolautako gunea da.

Eskualdeko arkeologia eta ingurumen ondarea kontrolau eta erregistretea da espedizinoaren helburu nagusia. Mijek, Aguenit eta Duguecheko gune arkeologikoetan eta Azefaleko duna-zeialan ibiliko dira beharrean.

Eusko Jaurlaritzea 2005etik dabil Mendebaldeko Saharako ondare kulturala berreskuratu eta babesteko lanean, lankidetza proiektu bati esker. Guztira, 21 espedizino egin ditue urteotan, 20 Mendebaldeko Saharara eta beste bat Mauritaniara. Emoitza oparo eta harrigarriak emon ditu lankidetzeak, Jaurlaritzearen esanetan. Mila aztarnategi baino gehiago topau ditue, eta 6.000 hilobi-monumentutik gora. Beduinoen ahozko kulturea babesteko eta hareekaz alkarbizitzea jagoteko neurriak be hartu dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu