Jente ugari erakarri dau Begira Photo jaialdiak aurten

Bizkaie! 2015-11-30 14:10   kulturbiz

Zemendiaren 10etik 29ra bitartean egin da Begira Photo argazkigintza-jaialdiaren bostgarren ekitaldia Durangon. Kinua taldeko antolatzaileen esanetan, publikoaren aldetik arrakastatsua izan da aurtengo edizinoa eta datorren urtekoa preparetan hasteko gogotsu dagoz. Ia 18.000 lagunek ikusi ditue Begira Photoko erakusketak eta 250 baino gehiagok parte hartu dabe berbaldietan.

Aurtengo ekitaldian, Begira Photoko antolatzaileek euskal argazkigintza garaikidean ipini nahi izan dabe arretea, nazinoarteko ikuspegia galdu barik. Horretarako, uri-paisajeak erabili ditue, argazkiak hartzeko gune moduan eta erakusketetarako espazio barritzaileak topau ditue ezohiko euskarritzat. Esaterako, Plateruenako fatxadea eta Udal Merkaduko hormak. Publikoa argazkigintzeagaz lotzea eta interesa sortzea izan dira helburuak.

Begira Photoren aurtengo asmo nagusia, aurreko urteetan legez, argazkigintza garaikidearen inguruko gogoetea, kritikea eta zabalkundea sortzea izan da. Modu horretara, audientzia barriak sortu eta argazkigintzearen errekonozimenduan sakondu nahi izan dabe. Artistak, komisarioak, ikerlariak eta abar konbidau ditue horretarako.

Publikoak ederto erantzun dauela azpimarratu dabe antolatzaileek. Gitxi gorabehera, 18.000 personak ikusi ditue aurtengo hiru erakusketak. Bestetik, Durangoko Arte eta Historia Museoan, mahai-inguru eta berbaldiak egon dira. Hiru egunetan 250 entzule joan dira danetara eta saio guztietan leku guztiak bete dira.

Begira Photo jaialdiko antolatzaileak pozik dagoz aurtengoagaz eta argazkigintzearen inguruko kulturea zabaltzen segiduko dabela agindu dabe. Hortaz, datorren urteko jaialdia antolatzen hasiko dirala azaldu dabe. Seigarren edizinoa izango da datorren urtekoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu