Merinalde Eguna gogoratu dau Gerediagak

Bizkaie! 2015-12-28 10:02   kulturbiz

1875. urteko abenduaren 27an, orain 140 urte, azken aldiz batu ziran Gerediagako gune foralean Durangaldeko eleizateetako alkateak. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak, eta gure eskualdeko erakundeak desagertu egin ziran, tartean Merinaldeko alkateek osotzen eben Batzar Nagusia.

Gerediaga alkarteak aitatutako egunean Durangoko Merinaldearen Eguna ospatzeko ohiturea dauka, eskualdearen nortasuna, lurraldetasuna eta izan zituan erakunde propioak gogoratuz. Esangura horretan, aurtengo ekitaldia atzo, abenduaren 27an, eguerdiko 12:30ean Gerediagako ermitan (Abadiño) egin eben.

Urtero erabilten dau alkarteak egun hau Merinaldeko jazoeren bat gogoratzeko edo gure eskualdearen erronka, arazo edo gai bati buruz berba egiteko, eztabaidatu eta gure ardurak plazaratzeko. Aurten, Merinalde Egunera Asier Madarieta, Bizkaiko Foru Aldundiko BizkaiKOA erakundeko zuzendaria konbidau eben Kultur ondarea eta herri garapenaren ganean berba egitera. Gure herriek, mendeetan zehar izandako ibilbidearen ondorioz, batzen daben kultur ondarearen etorkizunari buruz eta ondare horrek sustatzaile ekonomiko modura izan dauen garrantziaz egin eban berba.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu