Bizkaiko Foru Liburutegiak 37 ekintza sartu ditu 2016ko egitarauan
2016-02-11 12:56 kulturbizLiteraturea ardatz dala, baina sormenaren beste esparruak be aintzat hartuta, askotariko programazinoa antolatu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak aurtengo urterako, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduak azaldu dauenez. Erakusketak, saio literarioak, berbaldiak, lehiaketak eta abar egongo dira. Edade eta gustu guztietarako proposamenak dirala ziurtatu dau Bilbaok, euskeraz zein gaztelaniaz.
Literaturea ardatz dala, baina sormenaren beste esparruak be aintzat hartuta, askotariko programazinoa antolatu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak aurtengo urterako, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduak azaldu dauenez. Erakusketak, saio literarioak, berbaldiak, lehiaketak eta abar egongo dira. Edade eta gustu guztietarako proposamenak dirala ziurtatu dau Bilbaok, euskeraz zein gaztelaniaz.
Foru Liburutegia ez da irakurzale eta ikasleentzako bakarrik gordetako gunea, bizkaitar guztientzat erreferentziazko leku bihurtu nahi dogu, adierazo dau Lorea Bilbaok programazinoa aurkezteko ekitaldian. Horregaitik, 2016ko egitarauan danetariko ekintzak dagoz. Zezeilaren 23an hasiko dira ekitaldiak eta, abendura arte, 37 jarduera preparau ditue.
Aurten, umeentzako egitaraua indartu nahi izan dabe. Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harira egingo daben bookcrossing saioan, aurten lehenengoz ume eta gaztetxuentzako liburuak sartuko ditue. Era berean, LiburuTEKia ekimenaren beste edizino bat martxan ipiniko dabe eta Bizkaidatz Txikia lehiaketan parte hartu ahal izango dabe zortzi eta hamasei urte bitartekoek.
Helduentzako Bizkaidatz sariaren 8. ekitaldiko sariak banatuko ditue apirilean eta hurrengoaren deialdia, urrian barik, apirilera pasauko dabe. Hortaz, 2017ko udabarrira itxaron beharko da helduen Bizkaidatzen 9. ekitaldirako.
Irakurketa klubek gero eta leku handiagoa daukie Foru Liburutegiko egitarauan. Aurten, 72 ordu programau ditue, Txani Rodriguez eta Julen Gabiriaren (euskeraz) eta Ivan Repilaren (gaztelaniaz) gidaritzapean. Idazleakaz bederatzi topaketa egongo dira, eta tartean dagoz euskerazko bost: Lourdes Oñederra, Mikel Peruarena, Alaine Agirre, Katixa Agirre eta Ramon Saizarbitoria.
Hiru erakusketa ipiniko ditue liburutegiko bigarren solairuko aretoan. Lehenengoa, diseinatzaile gazteen lanei eskainitako Oihal artean, zezeilaren 23an zabalduko dabe. Bagilean eta garagarrilean Udako Liburutegia zabalduko dabe, batez be umeei zuzendutako eta literatureagaz lotutako jolasakaz. Era berean, berbaldiak, zazpi tailer eta ikastaro eta ate edegien eguna egongo dira.
Guztira, 37 ekintza dagoz Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu dauen egitarauan. Halandabe, aukerea suertau ezkero, gehiago sartuko dituela azaldu dau Bilbaok, hau da, egitaraua handitu leitekela. Hau liburutegirako aurrikusi dan ohiko jarduna da, jatetxe bateko eguneko menuaren modukoa, gero baleiteke kartan gauza gehiago sartzea.
Egitaraua osorik, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!