Bilboko Artelan Berreginen Museoak hezkuntza-egitasmo bat jarri dau abian
2009-10-22 10:45 kulturbizEgitasmoa 2009-2010 ikasturterako Bilboko Artelan Berreginen Museoaren eta Arte Eder Museoaren, Inmaculada Hijas de Jesús ikastetxearen eta Miguel de Unamuno Institutuaren arteko alkarlanerako programa pilotu legez sortu arren, museoaren arduradunen asmoa ekimen barritzaile hau hurrengo urteetan nahi daben ikastetxe guztietara zabaltzea da.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak 'gizARTE' izeneko didaktika pedagogikoko egitasmoa aurkeztu dau, batxilergoko bigarren mailako ikasleei zuzenduta, artea, arte hori sortzen dauen gizartearen eta kulturearen parte moduan aztertzeko helburuz, ikastetxeetan emoten dan irakaskuntzea indartuz.
Egitasmoa 2009-2010 ikasturterako Bilboko Artelan Berreginen Museoaren eta Arte Eder Museoaren, Inmaculada Hijas de Jesús ikastetxearen eta Miguel de Unamuno Institutuaren arteko alkarlanerako programa pilotu legez sortu arren, museoaren arduradunen asmoa ekimen barritzaile hau hurrengo urteetan nahi daben ikastetxe guztietara zabaltzea da.
Egitasmo osoak, bi orduko iraupena daben zortzi saio ditu, ikasturtean banaturik, irakasleen beharren arabera. Saioak Artelan Berreginen Museoko Hezkuntza Zerbitzuko profesionalek emongo ditue, ikastetxeko arte irakasleagaz alkarlanean. Halan da be, eskolako ordutegia oso estua izaten danez, saio kopurua murrizteko aukerea be eskaintzen da, hiru saiora, gehienez be.
Horrezaz gan, Bilboko Artelan Berreginen Museoak artea irakasteko bere esku dituan baliabide guztiak jarriko ditu egitasmo honetan parte hartzen daben ikasleen eta irakasleen esku, horreen artean, artearen historiatik ibilbide osoa osotzen daben 197 artelanez osoturiko bildumea, liburutegia, inprimidutako hezkuntza materialak eta ikus-entzunezkoak, erakusketetarako materialak, instalazinoak eta giza baliabideak.
Egitarauko saioak Inmaculada Hijas de Jesús de Bilbao ikastetxeko eta Miguel de Unamuno institutuko irakasleakaz alkarlanean diseinau dira. Saioak zehazteko, ikasleen beharrak eta, artearen historia ezagutzeko oinarria osotzen dabelako, gehiago sakondu beharko litzatekezan funtsezko alderdiak hartu dira kontuan.
Lehenengo saioa 'Eskultura artelanaren iruzkina' izango da; bigarrena, 'Arkitektura artelanaren iruzkina'; hirugarrena, 'Pintura artelanaren iruzkina'; laugarrena, 'Terminologia teknikoa'; bosgarrena, 'Gaia eta irudia testuinguru historiko-artistikoan'; seigarrena, 'Testuinguruan jarteko dokumentazinoa'; zazpigarrena, 'Hirukote artistikoak: arkaismoa, klasizismoa, barrokismoa'; eta zortzigarrena, 'Komunikazinorako gaitasuna'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!