Kultur kontsumoa sustatzeko 'Kultura Bonoa' erabili ahal izango da Gabonetan
2009-11-17 17:13 kulturbizEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 'Kultura Bonoa' izeneko txartelaren bidez hainbat formatutako kultura-produktuen erosketak diruz laguntzeko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau. Ekimen horren bidez, kultur kontsumoa suspertu gura da, herritarrei kultura-produktuen erosketetan apliketako dan diru-osagarri bat zuzenean emonaz.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 'Kultura Bonoa' izeneko txartelaren bidez hainbat formatutako kultura-produktuen erosketak diruz laguntzeko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau. Ekimen horren bidez, kultur kontsumoa suspertu gura da, herritarrei kultura-produktuen erosketetan apliketako dan diru-osagarri bat zuzenean emonaz.
Bonoen bitartez, liburuak, kontzertuetarako zein zinemarako sarrerak, museotan sartzeko fidelizazino-txartelak eta abar erosi ahal izango dira. Programatik kanpo geratuko dira papergintzako produktuak, testu-liburuak, liburu profesionalak eta ikasketatakoak, informatika eta elektronikako produktuak, jokoak eta bideojokoak.
Bono bakotxak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango jako erabiltzaileari, liburuak edo musika-euskarriak erosteko edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bono bakotxaren 15 euroko diferentzia hori Eusko Jaurlaritzeak ordainduko du eta, horretarako, gehienez 1.150.000 euroko diru-funtsa izango dau, hau da, 76.666 bono.
Programea aurtengo Gabonetan garatuko da, sasoi horretako ohiko erosketatan kultur produktuen gastua sustatzeko orientatzeko eta handitzeko, opariak egiterakoan kulturea be aintzat hartzeko moduko aukerea bultzatuz.
Bonoak erosteko epea 2009ko abenduaren 14tik 2010eko urtarrilaren 5era arte izango da eta urtarrilaren 16ra arte balioko dabe. Pertsona bakotxak ezin izango dau bono bat baino gehiago eskuratu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!