Jet Lag Biok 'Ideiak' ekimena abiarazo dau, gazte ekimenetarako lehiaketea
2010-02-22 11:20 kulturbizJet Lag Bio helburu zehatza dauen erreferentziazko ekimena da: urietako gazteen uri-adierazpenak bultzatu, sustatu eta ikusarazotea, eta horreek gazteen artean daben eragina neurtzea. Programa honen gakoetako bat gazteek bertan parte hartzea da. Urtean zehar abian jarten diran ekimen desbardinen bitartez, gazteen inplikazinoa bilatzen da.
Jet Lag Bio 10 programeak Jet Lag Ideiak izeneko gazteentzako ideia lehiaketea abiarazo dau. Lehiaketa honegaz, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak 18 eta 35 urte arteko gazteen ekimenak saritu nahi ditu eta euren proiektuak gauzatzen lagundu. Martiaren 8ra arte aurkeztu daitekez proiektuak, banaka zein taldeka, programearen arduradunek jakinarazo dabenez.
Jet Lag Ideiak ekimenean nahitaez bete beharreko betekizunetako bat da ekimenak prozesu parte-hartzailea izan behar dauela sorkuntzan, diseinuan eta eraikuntzan. Jet Lag Ideiak ekimenak Bilboko Udaleko Gazteria Sailaren programetako bi uztartzen ditu: Jet Lag Bio eta Ideia Biribilak, biak Bilbao Aktiba! II. Gazte Planaren barrukoak.
'Ekimen honek Bilbao, Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shanghaiko gazteen uri-adierazpenak ditu oinarri. Ekimen honegaz, gure uriko gazteen artean partaidetzea, sorkuntzea eta barrikuntzea sustatu nahi doguz, bai eta euren ekimenen sorkuntza prozesuan parte hartzeko proposatu be', azaldu dau Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi Jon Sustatxak.
Ekimenak martiaren 8ra arte aurkeztutako proiektu guztien artean aukeratuko dira. Sorkuntza prozesua 2010eko maiatzaren 1etik irailaren 30era arte egingo da. Ondoren, ekimenak urrian izango dan Jet Lag Fest jaialdian aurkeztuko dira. Saritutako proiektuetako bakotxak 1.500 eta 4.000 euro bitarteko aurrekontua izango dau abian jarteko. Lehiaketearen oinarri osoak www.bilbao.net webgunean dagoz eskuragarri.
Jet Lag Ideiak lehiaketea Jet Lag Bio programeak abian jarritako bigarren ekimena da, Jet Lag Bloggers ekimenagaz batera. Azken horretan izena emoteko epea zezeilaren 23an amaituko da. Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak sei blogger aukeratuko ditu, eta eurak arduratuko dira Blog Hiriak 10 dinamizeteaz.
Blog Hiriak 10, hain zuzen be, Jet Lag Bio programako 2.0 espazioetako bat da. Espazio horretan, gazteek adierazpenen gainean dituen ikuspegiak islatu ahal izango ditue. Era berean, gazteen kolektibo desbardinek gainerako gazteei aitatutako sei uriei buruzko ikusmolde gazte eta anitza hurrerazoko deutsee, eta modu aktiboan ibiliko dira Jet Lag Bio jaialdia eregiten.
Jet Lag Bio helburu zehatza dauen erreferentziazko ekimena da: urietako gazteen uri-adierazpenak bultzatu, sustatu eta ikusarazotea, eta horreek gazteen artean daben eragina neurtzea. Programa honen gakoetako bat gazteek bertan parte hartzea da. Urtean zehar abian jarten diran ekimen desbardinen bitartez, gazteen inplikazinoa bilatzen da, ez bakarrik urtean behin egiten dan jaialdian, baizik eta hitzorduaren aurreko eta ondorengo hilebete guztietan jarraipena dauen programa batean.
Jet Lag Bio ekimena gazte adierazpenen erakusleihoa da, eta, beraz, ekimen desbardinak jarten dira interesdun guztien esku, parte har daien. Programea jaialdi bategaz amaituko da, ekimen hau hasi zanetik egingo dan hirugarrena. Jaialdiaren izena Jet Lag Fest da, eta, bertan, hilebeteotan Jet Lag Bio ekimenean gazteek garatutako ekimen guztiak islatuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!