AlhondigaBilbaok casting bat egingo dau herritarren partaidetzea bultzatzeko

Bizkaie! 2010-01-20 12:13   kulturbiz

AlhondigaBilbao Aisialdi eta Kultur Zentroak 2010eko lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak, bizikidetza, aisialdi, kultura eta jarduera fisikorako gunea izateko helburuagaz. Holan, proiektua herritarrei hurreratzeko eta herritarrak zentroaren espirituaren partaide egiteko, zentroak 'argazki casting' bat antolatu dau.

Castingean edozeinek parte hartu leike, eta ez dau ardura ez edadea, ez sexuak, ez altuereak, ez itxura fisikoak. Beharrezkoa dan gauza bakarra AlhondigaBilbaoren proiektua ezagutzeko eta bertan parte hartzeko gogoa da. Horrenbestez, datorren barikuan (Urtarrilak 22) eta zapatuan (23), Renferen Abandoko geltokiko lehenengo pisura doazen persona guztiek argazkia atara ahal izango dabe geltokiko lehenengo pisu horretako trenbidearen ondoan jarriko dan platoan.

Zentro bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabene, egindako argazki horreetatik guztietatik, AlhondigaBilbaoren irnaugurazinorako komunikazino kanpainearen irudia izango diran personak aukeratuko ditu zentroak. Kanpaineak 'erabat parte-hartzailea eta herritarrei edegia' izan nahi dau, eta, bertan, bilbotarrak izango dira protagonista. Aukeratua izateko, ez dago betekizun fisiko jakin batzuk bete beharrik, eta nahikoa da AlhondigaBilbao ezagutu eta deskubriduteko gogoa izatea.

Kontuak kontu, castinga datozen bariku eta zapatuan izango da, 12:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, Renferen Abandoko geltokiko lehenengo pisuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu