Bilboko Artelan Berreginen Museoak zenbait jarduera antolatu ditu Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2009-12-10 13:03   kulturbiz

Gaur, hilak 10, Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunean, bisitari guztiek Artelan Berreginen Museoaren 2010eko agendea jasoko dabe opari. Gainera, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 'Noren esku? Giza Eskubideak historian' aldi baterako erakusketara bisita gidatua eskainiko da. Era berean, 19:00etan, museoak bi orduko iraupena dauen perkusino tailerra eta ondorengo erakusketea eskainiko ditu. Jarduera guztiak doban izango dira.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak zenbait jarduera berezi antolatu ditu bere bisitariakaz batera Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna (abenduak 10) ospatzeko. Holan, gaurtik domekara bitartean museora hurreratzen diran lagunek, bertan preparautako jarduerez gozau ahal izango dabe, besteak beste, familia osoari zuzendutako tailerrak, 'Giza Eskubideak zinean' zikloko zenbait film eta Despertar de los sentidos taldearen 'Barreras' jantza ikuskizuna.

Museoko arduradunek jakinarazo dabenez, gaur, Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunean, bisitari guztiek Artelan Berreginen Museoaren 2010eko agendea jasoko dabe opari. Gainera, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 'Noren esku? Giza Eskubideak historian' aldi baterako erakusketara bisita gidatua eskainiko da. Era berean, 19:00etan, museoak bi orduko iraupena dauen perkusino tailerra eta ondorengo erakusketea eskainiko ditu. Jarduera guztiak doban izango dira.

Barikuan, Ekialdeko Dantzaren Eguna izango da. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, museora doazen persona guztiek, bi orduko iraupena izango dauen tailerrean eta ondorengo erakusketan parte hartu ahal izango dabe, doban.

Zapatuan, 'Giza Eskubideak zinean' zikloaren barruan, museoko areto batean 'Matar al Ruiseñor', 'La Ola' eta 'Persépolis' filmak eskainiko dira, 12:00etan, 16:00etan eta 18:00etan, hurranez hurran. Egun horretan be museoaren sarrerea dobakoa izango da.

Azkenik, domekan, eguerdiko 12:00etan, museora hurreratzen diran personek Despertar de los sentidos taldearen 'Barreras' jantza ikuskizunaz gozau ahal izango dabe. Taldeak, Sarah Ramirezen eskutik, zeozelako ezintasun fisiko, psikiko edota sentsoriala daben personen bizitza kalidadea hobetzeko helburua dauka.

Horrezaz gan, ospakizuneko lau egunetan zehar, 'Zure esaldia historiarako' ekimena jarriko da martxan. Ekimen horren bitartez, bisitari guztiek Giza Eskubideen inguruko gogoetak egin ahal izango ditue, horretarako jarriko diran paneletan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu