Seve Calleja idazleak emongo deutso amaierea Bizkaiko Foru Liburutegiko Irakurketa Txokoari

Bizkaie! 2009-12-17 13:45   kulturbiz

Seve Calleja idazleak gaur arratsaldean emongo deutso amaierea Bizkaiko Foru Liburutegiko Irakurketa Txokoari, 19:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatuta, zazpi hilabetetan egin dira saioak, euskeraz eta gaztelaniaz, txandaka. Irakurketan interesa izanda, esperientziak, sentsazinoak eta pentsamentuak komuniketako gogoa daben pertsonak batu gura ditu ekimenak.

Calleja 1953an jaio zan Zamoran, eta umetan etorri zan Euskal Herrira. Bertan, Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituan. Egun, irakaslea da Bilboko institutu batean, eta literatur sorkuntzan be aritzen da. Hainbat literatura lanen eta literaturearen ganeko azterketaren autorea da; horreen artean azpimarratzekoa da euskeraz idatzitako haur literatureari buruzkoa. Egunkari eta aldizkarietan kolaboratzaile legez parte hartzen dau, literatur kritikak egiten. Ikastaroak emoten ditu, eta irakurketea sustatzeko topaketatan parte hartzen dau. Euskeraz eta gaztelaniaz idazten dau.

Bilerako moderatzailea Elena Sierra kazetaria izango da. Literatura topaketa horreetan autore ezagun ugari izan dira, besteak beste, Kirmen Uribe, Mikel Alvira, Katixa Agirre, Irati Jiménez, Unai Elorriaga, Jon Arretxe, Juan Bas, Ramiro Pinilla, José Luis Urrutia, Esther Zorrozua, Yolanda Arrieta, Toti Martínez de Lezea edo Miren Agur Meabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu