Amorebieta-Etxanoko Mangamore´10 lehiaketako kartela Facebook-en bitartez aukeratuko da

Bizkaie! 2010-02-09 14:13   kulturbiz

Ekimen dibertigarri hori erabili dau Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gazte Informazio Bulegoa bitarteko, Mangamore’10 iragarri eta 400 euroko saria jasoko duen kartela aukeratzeko lehiaketea martxan jarteko. Jardunaldiek Facebook-en daukien hormearen bitartez, jarraitzaileek edizino barrirako kartelak proponidu eta aukeratu ahal izango ditue.

Laguntzino eske azaldu da Mangamoreren maskotea, Ureshi, jardunaldiek facebook-en daukien hormearen bitartez (www.facebook.com/tumangamore), jarraitzaileek hurrengo edizinorako kartelak proponiduteko.

Ekimen dibertigarri hori erabili dau Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gazte Informazio Bulegoa bitarteko, Mangamore’10 iragarri eta 400 euroko saria jasoko duen kartela aukeratzeko lehiaketea martxan jarteko.

Parte hartzeko interesa dabenek posta elektronikoz bialdu beharko dabe kartelaren diseinua gazteinfo@ametx.net helbidera, 4Mb baino gitxiago dituan .jpg dokumentu legez, martiaren 18a baino lehenago. Egun horretan hasi eta martiaren 30era arte, gustukoen dituen kartelak aukeratu ahal izango ditue erabiltzaileek Facebook bitartez. Botazinoaren azken egunean eguerdiko ordu batetik aurrera jakingo da zein dan kartel irabazlea, orduan amaituko baita botoa emoteko epea.

Posta elektronikoz bialtzen dan diseinuaz aparte, jatorrizko bertsinoa euki beharko dabe egileek, eta irabazleari jatorrizko hori eskatuko jako. Dokumentu horrek baldintza honeek bete behar ditu: neurria, gitxienez, 50 x 50 zm. izango da (ez dau zertan proportzionaltasun hori mantendu), Mangamore’10 testua agertuko da bertan, eta euskarria digitala izango da (.jpg, .pdf edo .psd formatua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu