Arte eszenikoetako sortzaile barriak protagonista, ACT 2010 jaialdian

Bizkaie! 2010-05-26 11:52   kulturbiz
Aurten bagilaren 1etik 5era da hitzordua Barakaldo eta Bilbo artean, eta jaialdia bagilaren 11tik 13rarte berrikusi ahal izango dau Basaurin

Datorren asteko martitzenean, bagilaren 1ean, hasiko da ACT, Nazinoarteko Eszena Sortzaile Barrien Jaialdiaren VII. edizinoa. Hilaren 5era bitartean arte eszenikoetako artista barrien topaleku izango dira Bilbo, Barakaldo eta Basauri. Barakaldo Antzokian, Bilborock aretoan, Kafe Antzokian, BBK Aretoan eta La Fundicion Aretoan egingo dira emonaldiak.

Barriro be mundu osoko artistek lanak erakutsi, ideiak trukatu eta asmo onak eskainiko deuskuez. Aurtengo jaialdiak sorkuntza lan barrien, proposamen freskoen eta orohar ez ohikoen alde egingo dau. Jantza, bideo-jantza, pieza laburrak, bideo sormena eta sortzaile barrien lan artistikoak dira jaialdi honen osogaietako batzuk. Datorren asteko martitzenean, bagilaren 1ean, hasiko da ACT, Nazinoarteko Eszena Sortzaile Barrien Jaialdiaren VII. edizinoa. Hilaren 5era bitartean arte eszenikoetako artista barrien topaleku izango dira Bilbo, Barakaldo eta Basauri. Barakaldo Antzokian, Bilborock aretoan, Kafe Antzokian, BBK Aretoan eta La Fundicion Aretoan egingo dira emonaldiak. Lehiaketak eta erakusketa ikuskizunak izango dira jaialdiren oinarriak.


Egitaraua

ACT 2010-k 17 pieza labur aurkezten ditu lehian, antzerki ikastegien 6 lan, 14 lan filmiko, zenbait lehian eta beste hainbat profesionalen munduko artisten lanen erakusketea. Azken atal honetan, besteak beste, Jordi Cortes, bereziki DV8 Londongo jantzatalde miresgarrian lan egin ostean ezagun dan jantzari eta koreografo ospetsuaren azken film laburra.

40x40. 40 minutuz beherako 40 lan baino gehiago, izan pantailan, izan zuzenean, nazinoarteko artista agertu barrien katalogo honetako protagonista izango dira.

ACT'10 Jaialdiak 15 herrialdetako ordezkapena dakar: Korea, Israel, Alemania, Suitza, Kosovo, Australia, Belgika, Holanda, Portugal, AEB...

Horrezaz gan, 3 antzerki prozesu Bizkaiko Antzerki Ikastegia dan BAIko profesionalek gidatuak. Bata, Amsterdamgo antzerki musikalerako eskoleagaz, bestea Australiako WAAPA Unibersidadeagaz eta azkena Erresuma Batuko Leedseko Unibersidadeko Performing Arts fakultadeagaz alkarlanean.

Egitarau pedagogikoan, Meritxell Checa Esteban, Reyes de Lara, koreografo eta Australiako Pertheko unibersidadeko jantza irakaslearen edo Nak Hyun Kang, zinegile korearraren maisu klaseak, eta Tessel Beek / Liekje Welten Amsterdamgo Thopss Antzerki Musikalerako Eskolako irakasle edo Australiako LINK konpainiako zuzendari eta koreografo dan Michael Whaites-ek emondako ikastaroak besteak beste.

'Gure jaialdi honek urtero edegiagoa eta interesgarriagoa izan nahi dau, gazteagoa eta freskoagoa eta batez be agertu barri diran artistentzako topagune eta ikergune izan nahi dau, gure esfortzua eta atentzinoa eszena barri garaikiderantz bideratuz'.


Pieza laburrak lehiaketan

Aurten 17 pieza labur izango doguz lehiaketan. Joera barriak jorratzen dituen artista azaleratu barrien lanak batzen ditu katalogoak. Korea, Iran, Kosovo, Suitza, Italia, Israel, Herbehereak edo Erresuma Batuak lako herrialdetako lanak izango dira ikusgai.


Dantzine

Bideosormen atal honetan 13 film ibiliko dira lehian Dantzine saria irabazteko. Gainera, bideodantza lehiaketa bat be badauka jaialdiak.


ReACT

Bagilaren 13tik aurrera Basaurira egingo dabe salto bideo sortzaileek. Bertan ReACT egingo dabe, artisten topaleku berezia. Jantza, bideoa eta joera barrietako lanak bertan aurkeztu eta alkarregazhartu-emonetan jarteko aukerea eskainiko deutse bigarren jaialdi txikiago honek. ACT 2010 ekimeneko lanik onenak izango dira Basaurin ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu