Gerediagak 1000 liburu dohaintzan emon ditu Durangaldean erabili ahal izateko

Bizkaie! 2010-07-13 15:24   kulturbiz

Oraingo honetan 1.000 liburu inguru eta 50 jokuakaz osotzen dira banatutako sortak. Holan, liburutegietako funtsak gora doaz eta erabiltzaileak aukera zabalagoa izango dabe.

Gerediaga Alkarteak, Durangaldearen alde lan egiteko eguneroko eginkizunean, ezin dau ahaztu arlo kultural eta editorialagaz dauen konpromisoa eta ildo nagusi bi horreek batzen saiatzen da. Kasu honetan, urteko ekitaldirik ezagunena, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokea, bere eskualdeko ibilbideagaz lotu nahi dau. Gerediagak argitaletxeen nobedadeak jasoten ditu egun horreetan sustapena emoteko. Azokea pasau ondoren, materialak alkartera bueltetan ditue. Egoitzan aukeraketa bat egiten da eta Durangaldeko erreferentziak dituenak Durangaldeko Dokumentategian gordeten dira. Ganerakoetatik, Berbaro alkarteak haur literaturea jasoten dau neska-mutikoakaz tailer eta ekintzetan erabilteko.

Horrezaz gan, Gerediaga alkarteko bazkide-babesle diran udalerrietako liburutegiak be (Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar) nobedadeen hartzaile izaten dira. Oraingo honetan 1.000 liburu inguru eta 50 jokuakaz osotzen dira banatutako sortak. Holan, liburutegietako funtsak gora doaz eta erabiltzaileak aukera zabalagoa izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu