Hamar urteko lanen ostean, gaur inaugurau dabe Bilboko Alhondiga

Bizkaie! 2010-05-18 12:03   kulturbiz

2000. urteko abenduan hasitako zahabarritze lanak amaitu ziran eta 71 miloe euroko inbertsinoagaz, gaurko inaugurazino ekitaldi ofizialaren ondoren, eguenean zabalduko ditu ateak, besteak beste, publikoarentzat ugerleku bi, 6.000 metro koadroko atrioa eta zutabe ikusgarriak zein 1.100 m2-ko gimnasioa dituan Alhondiga Aisia eta Kultura Zentroak.

2000. urteko abenduan hasitako zahabarritze lanak amaitu ziran eta 71 miloe euroko inbertsinoagaz, gaurko inaugurazino ekitaldi ofizialaren ondoren, eguenean zabalduko ditu ateak, besteak beste, publikoarentzat ugerleku bi, 6.000 metro koadroko atrioa eta zutabe ikusgarriak zein 1.100 m2-ko gimnasioa dituan Alhondiga Aisia eta Kultura Zentroak.

Gaur, maiatzak 18, goizeko 11:00etan, Bilboko alkate Iñaki Azkunak eta Philippe Starck diseinatzaileak prentsaurrekoa eskaini dabe, AlhóndigaBilbao eraikina inauguretako.

Lehenengo Starck jn.ak egin dau berba eta berbaldia sano luzea izan dan arren, labur esateko, Alhondiga definidutea ezinezkoa dala berarentzat adierazo dau eta edertasuna barik, erabilgarritasuna interesetan jakola berari.

Iñaki Azkuna Bilboko alkate jn.ak adierazo dau bilbotarren kulturearen osogarri dirala azken urteotako hiru proiektu handiak, Gordetegi Frankoa, Campos Eliseos Antzokia eta Alhondiga eta horreek gauzatzea sano pozgarria dala eta are gehiago, Alhondigaren kasuan, izan be, ia osorik bilbotarrek bilbotarrentzat egindako proiektua dalako.

Egungo Alhondiga Ricardo Bastida Alhondigaren arkitektoaren eta Philippe Starck artistearen arteko buztarketea dala esan dau Azkunak, arkitetura serioa, sendoa, sano erabilgarria.


Alhondigako azpiegiturak geldiro-geldiro abiarazoko dira

- AlhóndigaBilbaok diziplinarteko bi erakusketagaz inaugurauko dau erakusketa-denporaldia, eta proiektu horreek espazio fisikoa konpartiduko dabe aisialdi, kultur eta jarduera fisikoko zentro barrian.

'Lur Proiektua' eta 'Ama Lurra. Beste leku bat hasten da hemen' dira maiatzaren 20tik abuztuaren 1era bisitau ahal izango diran bi erakusketak. Bien helburua berbera da: Bilboko bizilagunak Lurragaz lotutako gaietara eta gizakiaren kulturara hurreratzea (hain zuzen be, kulturaniztasuna, ingurumena, antropologia, soziologia edo filosofia dira gai horreetako batzuk).

- 2010eko maiatzaren 22 eta 23a. Nahi daben guztiak Auditoriumera joan ahal izango dira, Brodasen emonaldiez gozetako. Konpainiak zenbait saio eskainiko ditu. Horreetako bi didaktikoak izango dira, eta familia osoari egongo dira zuzenduta: uriko jantzei buruzkoak izango dira, eta atarian egingo dira, maiatzaren 22 eta 23an, 12:00etan, doban. Beste alde batetik, 'BEZ barne' hip hop emonaldia be eskainiko da maiatzaren 22an, 20:00etan, Auditoriumean. Hip hop-aren munduan dabilen artista-talde bat da, eta eduki ikusgarri eta indartsuak eskaintzen ditue. Brodasek hip hop-aren eragin horreek eta bere ideia propioak buztartzen ditu, eta, horretarako, sorpresa, akrobaziak, sentsibilidadea eta ilusino optikoa erabilten ditu, publiko mota guztiak liluratzeko eta jenteagaz jantzaren bitartez komuniketako.

- Maiatzaren 25etik aurrera, AlhóndigaBilbao komikiaren inguruan antolatutako jarduera-ziklo baten gune neuralgikoa izango da. Jarduerak adin eta gustu guztietako jenteari egongo dira zuzenduta. Egitarau honek egun berean abiarazoko dan erakusketa garrantzitsua hartuko dau bere barruan. Erakusketeari esker, munduko komikiaren historiako egile onenen 100 orri ekarriko dira Bilbora: 100x100 komikia. Gainera, egun horretatik aurrera AlhóndigaBilbaora hurreratzen diranek 'Urtebete Anguleman' erakusketea ikusi ahal izango dabe, AlhóndigaBilbaoko bekadun izandako Clara-Tanit Arqué eta Lola Lorenteren eskutik.

Gainera, erakusketa honeen osogarri moduan, AlhóndigaKomik III. jardunaldiak egingo dira, maiatzaren 25etik aurrera eta 'Abentura, manga eta superheroiak' izenburupean. Bertan, Europa, AEB eta Japoniako komiki-generoak aztertuko dira. Jardunaldi honeek orain hiru urtetik egiten dira eta izaera praktikoa dabe, berbaldiak eta autoedizino-tailerrak buztartzen dituelarik. Bertara hurreratzen diranek genero bakotxaren arteko desbardintasunak ezagutuko ditue, gai eta estilo grafikoei jagokenez; baina, era berean, esparru honetako profesionalek komikiaren industriaren ikuspegia eskainiko dabe. Egitaraua osotzeko, egile eskubideei buruzko saio bat eta autoedizino-tailer praktikoak eskainiko dira.

- 2010eko maiatzaren 27an, barriz, Yandiola jatetxeak ateak zabalduko ditu.

- 2010eko maiatzaren 28a. Golem zinemen inaugurazinoa. Golem zine aretoek programazino barritzailea eta kalidadezkoa eskainiko dabe, eta, gainera, zinema europarra eta latinoamerikarra babestuko dabe. Era berean, AlhóndigaBilbaoren programazinoagaz erlazionautako pelikula-zikloak proiektauko ditue.

- 2010eko bagilak 1. Ugerilekuaren inaugurazinoa (Terrazea bagilaren 15ean zabalduko dabe). Gimnasioa eta jarduera-aretoa zabalduko ditue. Hóla kafetegiak be ateak zabalduko ditu.

- Bagilak 8. La Florinda Jatetxeak ateak zabalduko ditu.

- Bagilaren 15etik irailaren 15era, terrazea zabalik egongo da.

- Mediatekak, barriz, udagoienean zabalduko ditu ateak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu