Atxakirik ez egunotan museoetara osterea egiteko

Bizkaie! 2010-05-17 15:16   kulturbiz

Museoen Nazinoarteko Egunagaz (Maiatzak 18) bat eginik, Bizkaiko museoak doban bisitetako eta okasinorako antolatutako ekitaldiakaz gozetako aukerea dago.

Bihar, maiatzak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta ohikoa dan legez, Bizkaiko museoek bat egingo dabe egun horretako ospakizunakaz, eta, horretarako, jarduera-programa berezia antolatu dabe. Egitaraua joandako astegoienean hasi zan (Soinudun piroteknia, jazz kontzertua, antzezlanak...) eta ekitaldiak bihar, maiatzak 18, amaituko dira.

Programeak dirauen bitartean Bilboko ondoko museotarako sarrerea dobakoa izango da: Arkeologi Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Arte Eder Museoa, Artelan Berreginen Museoa, Eleiz Museoa. Bizkaia, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Euskal Museoa, Aste Santuko Pausoen Museoa, Zezenketa Museoa eta Athletic Cluben trofeoen eta erakusketen aretoa.

Bizkaia mailan, barriz, ondoko museoak bisitau daitekez doban: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Boinas La Encartada Museoa, Arrantzaleen Museoa, Durangoko Arte Eta Historia Museoa, Euskal Herria Museoa, Gernikako Bakearen Museoa, El Pobaleko Burdinola, RIALIA-Industria Museoa, Enkarterrietako Museoa, Simón Bolívar Museoa, Balendin Berriotxoa Museoa. Elorrio, Medikuntza eta Zientzien Historiaren Euskal Museoa. Leioa eta Balmasedako Museoa. Balmaseda.


Maiatzaren 18ko egitaraua


Informazino gehiago:

www.bizkaia.net/museoak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu