Eszenika izango da Euskadiko Arte Eszenikoetako zentroaren izena

Bizkaie! 2010-06-29 10:55   kulturbiz

Euskadiko Arte Eszenikoetako zentroa izango danak Eszenika izena hartuko dau, Bilbon egingo dabe eta lanak 2011ko lehen hiru-hilekoan hasiko dira bost milioi euroko aurrekontuagaz. Arte Dramatikoko eta Jantzako bost unibersidade gradu eskainiko ditu eta baita Eszenoteknia teknikarien Lanbide Heziketako ziklo bat.

Euskadiko Arte Eszenikoetako zentroa izango danak Eszenika izena hartuko dau, Bilbon egingo dabe eta lanak 2011ko lehen hiru-hilekoan hasiko dira bost milioi euroko aurrekontuagaz. Lehenengo ikasleak 2012-2013 ikasturtean sartuko dira. Arte Dramatikoko eta Jantzako bost unibersidade gradu eskainiko ditu eta baita Eszenoteknia teknikarien Lanbide Heziketako ziklo bat.

Holan jakinarazo dau Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak komunikabideen eta euskal profesionalen aurrean egindako aurkezpenean. Eszenika izena hartuko dauela azaldu dau eta unibersidade ikasketa homologatuen ezaugarriak jakinarazo ditu. Lau urteko hiru gradu eskainiko dira. Bakotxak 240 unibersidade kreditu izango ditu. Arte dramatikoan hiru espezializazino egongo dira: Interpretazinoa, Eszena Zuzendaritza eta Dramaturgia eta Eszenografia.

Jantzeari dagokionean, beste bi gradu eskainiko dira: Koreografia eta Interpretazinoaren eta Jantzearen Pedagogia. Unibersidade maila izango dabe, lau urteko luzapenagaz.

Kontuak kontu, 5.000 metro koadroko eraikin bat eskaini dau Hezkuntza sailak Bilboko Bami eraikinean, Capuchinos kalean eta ezustekorik ezean, lanak 2011ko lehen hiru-hilekoan hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu