Zazpi mila lagun batu ditu Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak

Bizkaie! 2010-05-11 18:31   kulturbiz

Arrigorriagako XV. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak herriko kale eta plazetan zazpi mila pertsonatik gora batu ditu, igaz baino bostehun persona gehiagok parte hartu dabe kalean eta familiartean gozetako aukerea emoten dauen egitarauagaz.

Mehatxua zana gauzatu egin zan eta euriaren erruz barikuko ekitaldiak Polikiroldegira eroan bazituen arren, domekan amaitu zan Arrigorriagako XV. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak herriko kale eta plazetan zazpi mila pertsonatik gora batu ditu, igaz baino bostehun persona gehiagok parte hartu dabe kalean eta familiartean gozetako aukerea emoten dauen egitarauagaz.

'Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia orain hamabost urte jaio zanetik asko aldatu da, gaur egun dituan ezaugarri zehatz eta sendoetara heldu arte, hau da emakumezkoek sortutako ikuskizunei bultzadea emotea, profesionalentzako ekintzen antolaketea, kale zein aretoko ekitaldien buztarketea, bertoko zein nazinoarteko konpainiak bere barruan hartzea eta batez be, familian aisia gozetako eskaintza bilakatzea lortu dogu', azaldu dabe antolatzaileek.

Egitarauaren azken ekitaldia ospatzeko dagoan arren —hilaren 13an Gurutzetako Ospitalean David de Bustos eta Jon Zabalek egingo daben agerpena, hain zuzen be—, Arrigorriagako Jaialdiko hamabosgarren edizino honi Akoreakrok emon eutson merezidu eban amaierea, Lonbo Aretoan 450 pertsona batuz ‘Pfffff...' ikuskizunaren inguruan. Horregaz batera, Dos Perillas madrildarraren ‘Puchero de circo’, Capicua konpainiaren ‘Cabaret’ eta La Butaca Roja taldearen ‘Dudual news’ izan ziran ikusle gehien izan zituenak.

Arrigorriagako Udalaren antolakuntzeagaz, Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa jaso dau, FYM Italcementi Group, BBK, Euskaltel, ADIF, RENFE eta Deiaren babesagaz batera. Egitasmo hau 1995. urtean sortu zan, Kaleko Arteak Arte Eszenikoen barruan azpigenerotzat ikusten zan garai batean. Ordutik, Arrigorriagako kale zein eszenatokietan nazinoarteko mailan ondo ezagunak diran artista eta konpainiak izan dira, besteak beste, Tortell Poltrona, Markeliñe, Juan Tamariz, Pepa Plana, Jhonny Melville, Virginia Imaz eta Abigail Collins.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu