Apel Les Fenosaren 'Monument Aux Martyrs D'Oradour' eskulturea dohaintzan jaso dau Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak

Bizkaie! 2010-06-02 12:33   kulturbiz

Eskultorearen alarguna dan Nicole Fenosaren gogoari jarraituta, eskulturea -gaur egun Parisen dago- Euskal Herria Museoan kokatuko da behin betiko, zehatzago, Gernika-Lumoko Herrien Parkean. Egun, lana Gernikara ekarteko baimenak izapidetzen dabilz Frantziako Gobernuko Kultura Sailagaz.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartu egin dau Apel Les Fenosa (1899-1988) eskultorearen alargun eta jaraunsle unibertsala dan Nicole Fenosak egindako 'Monument Aux Martyrs D'Oradour' eskulturearen dohaintza, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan jarteko. Kulturako Foru Saileko Kultur Ondarearen Zerbitzuak eskulturearen balioa 500.000 euroan zenbatetsi dau.

Foru erakundeko iturriek jakinarazo dabenez, Apel Les Fenosak 1944 eta 1945 bitartean sortu eban 'Monument Aux Martyrs D'Oradour' brontzezko eskulturea (347x110x75), eta haren bidez, gerraren basakeria agirian itxi gura izan eban.

Eskultorearen alarguna dan Nicole Fenosaren gogoari jarraituta, eskulturea -gaur egun Parisen dago- Euskal Herria Museoan kokatuko da behin betiko, zehatzago, Gernika-Lumoko Herrien Parkean. Egun, lana Gernikara ekarteko baimenak izapidetzen dabilz Frantziako Gobernuko Kultura Sailagaz. Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko ditu eskulturea lekuz aldatu eta instalatzearen ondorioz sortutako gastuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu