3.700 ikaslek parte hartu dabe Coca Cola-ren Euskerazko Idazlanen VII. Lehiaketan
2010-05-21 12:23 kulturbizMaitane Rebé, Lasarteko Landaberri Institukoa eta Miren Uriarte, Gasteizko Jesús Obrero Ikastetxeko ikasleak izan dira hurranez hurran, Coca Colaren euskerazko idazlanen lehiaketearen lehen eta bigarren irabazleak.
Maitane Rebé, Lasarteko Landaberri Institukoa eta Miren Uriarte, Gasteizko Jesús Obrero Ikastetxeko ikasleak izan dira hurranez hurran, Coca Colaren euskerazko idazlanen lehiaketearen lehen eta bigarren irabazleak. Jasoko daben saria irakasle bategaz batera egingo daben Berlinerako bidaia bat izango da. Horrezaz gan, lehen postuan geratu danak ordenagailu eroangarri bat be jasoko dau.
Beste lau ikasle be sarituak izan dira Norbega, Iparralde osorako Coca Cola Botilaratze lantegiak antolatu dauen euskerazko idazlanen lehiaketan. Lau horreek Kataluniarako bidaia bat izango dabe sari. Ikasle horreen idazlanak irakasle, komunikabide eta bertako kultur erakundeetako ordezkariek osotutako probintzia mailako Epaimahai batek aukeratu ditu.
Finalera heldu diran guztiak bart izan dira Bilboko Itsasadarra Itsas museoan irakasle eta etxekoak lagundurik. Nereas Aliasek aurkeztutako ekitaldian, María Lourdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea; Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Sustatzeko zuzendari nagusia; Ana de Castro, Bilboko Udaleko Euskara Zinegotzia eta Andres Urrutia, Euskaltzaindiako Presidentea izan dira.
Aurten, Euskerazko Lehiaketan parte hartu dabenek, 3.700tik gora EAE eta Nafarroan, froga hasi baino lehen aurkeztu ziran 7 berba erabil behar izan zituen idazlana egiteko. Coca Colaren lehiaketearen euskereazko bertsino honen zazpigarren ekitaldia da aurtengoa eta finkaturik dago dagoeneko hainbat euskal ikasleentzako ahaztezinezko hitzordu bihurtu dalarik.
36 finalistetatik hamabi Bizkaikoak dira. Lehenengo postuetan honako ikasle honeek dagoz: Bilboko Julian Martin, eta Getxoko Irune Vega. Bigarren postuan, Getxoko Haizea San José, eta Leioako Leire Atxa dagoz. Bizkaiko hirugarren sariak Basauriko Irune Gómez, eta Getxoko Naiara Garcíarentzat izan dira. Laugarrenak, barriz, Basauriko Ainara Marcosek eta Bilboko Imanol Medinak eskuratu ditue. Bilboko Unai Higuera, eta Gillen Monasterio izan dira bosgarrenak eta seigarren sariak Getxoko Izaro Gantxegi, eta Biboko Amaia Igartuarentzat izan dira.
Sariak eta hurrengo fasea
Finalista guztiei emongo deutse Norbegak Coca Colaren sariak batzen dituan set bana. Probintzia desbardinetako lehen postuetako 6 ikasle irabazleek sari bereziak jasoko ditue: Lehen postuan geratu diran bi sarituek Londresera egingo dabe bidaia bat irakasle baten laguntzinoagaz eta beste laurek Andorra eta Katalunian zeharreko bidaia bat egingo dabe PorAventura parkea bisitatuz. Horrezaz gan, erabateko irabazleak ordenagailu eroangarri bat be jasoko dau.
Idazlanen Lehiaketea Euskeraz
Coca Colaren Idazlanen Lehiaketea 1960tik egiten da Espainia mailan. Tradizino handiko lehiaketea da estaduko ikastetxeetan, izan be, 47 urteko ibilaldi honetan zehar 10 miloe eskola-umek hartu dabe parte Lehiaketan. Bestalde, Lehiaketearen euskerazko bertsinoa 2003tik egiten da eta aurten, 3.700 ikasletik gora izan dira bertan parte hartzen. Lehiaketearen bertsino honegaz, lurraldeko hizkuntzearen errealidadearen alde jo nahi izan dau, eta batez be, sendo jokatu nahi izan dau euskal ikastetxeetan euskerea finkatzearen alde.
Ilusinoa eta sormena dira literatur talentua daukien milaka gazteen artean nabarmentzeko osogaiak. Gitxi batzuk izango dira irabazleak, baina halan da be, parte hartzeak merezidu dau, esperientzia berezia biziteko aukerea baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!