Iñaki Arregi, UEMAren koordinatzailea hil da

Bizkaie! 2010-06-09 11:42   kulturbiz

Iñaki Arregi Ihartza (Ermua, 1953), Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen (UEMA) koordinatzailea, atzo, hilak 8, hil zan. Berriatuako beilatokian egongo da haren gorpua gaur eguerdira arte. Azken agurra bihar, hilak 11, egingo deutsie, 19:30ean, Markina-Xemeingo udaletxe zaharreko aretoan.

Iñaki Arregi Ihartza (Ermua, 1953), Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen (UEMA) koordinatzailea, atzo, hilak 8, hil zan. Berriatuako beilatokian egongo da haren gorpua gaur eguerdira arte. Azken agurra bihar, hilak 10, egingo deutsie, 19:30ean, Markina-Xemeingo udaletxe zaharreko aretoan.

'Egun tristea da gaurkoa euskaltzaleontzat. Izan be, Iñaki Arregi Ihartza euskaltzalea, eta hainbat urtez euskerearen alde lan egin dauen lankideak itxi egin gaitu. Gaur goizean hil da, gaixotasun larri bati aurre egiten urtebete emon ondoren'. Berba horreekaz emon eban atzo Uemak urtetan, 1988an sortu zanetik, mankomunidadearen koordinatzaile lanak bete zituanaren heriotzearen barri. 'Ondo baino hobeto ekian Uemaren espiritua eta helburuak ganerakoei helarazoten. Uemaren arimea izan da, ia sorreratik', dino Uemako lehendakari Jon Bollarrek, Barria egunkariari egindako adierazpenetan. Ueman baino lehen EKBn ibili zan lanean Arregi.

Datorren zapatuan, bagilaren 12an, Mallabian ospatuko dan UEMA Egunean omenduko dabe Iñaki Arregi Ihartza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu