Udal liburutegi sareak 'Udako Liburutegiak' jarriko ditu martxan Bilboko parke eta ugerlekuetan

Bizkaie! 2010-06-28 13:44   kulturbiz

Joan dan udan 14.000 lagunek parte hartu eben ekimen horretan. Bertan, liburuak eta aldizkariak jarriko ditue danon esku, eta irakurketea sustatzeko jarduerak egongo dira umeentzako.

Bilboko Udal Liburutegi Sareak Udako Liburutegiak egitarauaren bederatzigarren edizinoa jarriko dau martxan datorren eguenean, garagarrilaren 1ean, Txurdinagako eta Fangoko ugerilekuetan. Programa hori Areatzako eta Zorrotzako parkeetara be helduko da garagarrilaren 5ean. Joan dan udan 14.000 lagunek parte hartu eben ekimen horretan. Bertan, liburuak eta aldizkariak jarriko ditue danon esku, eta irakurketea sustatzeko jarduerak egongo dira umeentzako.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen horren helburu nagusia, herritarrek liburuakaz eta irakurketeagaz bat egiteko dituen aukerak zabaltzea da. Holan, ohiko zerbitzuez gan (kontsulta, liburuen mailegua, CD-ak, DVD-ak, hemeroteka, internet, etab.), Bilboko Udal Liburutegiak kaleean egongo dira udan, Areatzako eta Zorrotzako parkeetan Gazteria eta Kirol Sailak bultzatzen dauen Jolastu Parkean programaz gozetan dagozan eta Fangoko eta Txurdinagako ugerlekuetan dagozan guztiei irakurketea hurreratzeko.

Programa horren bitartez irakurketa zerbitzua eskainiko da, eta horretarako liburuak –eleberriak, haur eta gazte literatura, auto-laguntzako liburuak…–, eguneroko prentsa eta aldizkariak jarriko ditue danon esku. Horrezaz gan, parke eta ugerleku horreetan liburuen mailegu zerbitzua be erabili ahal izango da. Irakurleek etxera eroan ahal izango ditu interesetan jakezan liburuak, aisia gunean bertan ezarriko dan epearen barruan itzultzeko baldintzeagaz. Udal Liburutegien Sareko karnetik ez daben pertsonek bertan eskatu ahal izango dabe. Ohikoa danez, jarduera horreen barruan irakurketea bultzatzeko tailerrak be eskainiko ditue.

Programa: Parkean (Jolastu parkean!)
Kokagunea: Areatzako eta Zorrotzako parkeak.
Egunak: garagarrilaren 5etik 16ra.
Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:30-19:30

Programa: Ugerlekuan
Kokagunea: Txurdinagako eta Fangoko kiroldegietan.
Egunak: garagarrilaren 1etik abuztuaren 29ra.
Ordutegia: 12:00-20.00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu