Miguel Delibes idazlea hil da
2010-03-12 10:20 kulturbizCervantes Saria irabazi eban 89 urteko espainiarra oso larri egoan, izan be, konortea galduta egoan atzotik osasunak okerrera egin ebalako, eta seme-alabak inguruan izan ditu ordutik.
Miguel Delibes idazlea hil da gaur 07:00etan Valladolideko bere etxean, senideak alboan zituala, familiako iturriek jakitera emon dabenez.
Cervantes Saria irabazi eban 89 urteko espainiarra oso larri egoan, izan be, konortea galduta egoan atzotik osasunak okerrera egin ebalako, eta seme-alabak inguruan izan ditu ordutik.
Leitekeana da Miguel Delibesen hil-kaperea jaio zan urian bertan jartea, Valladoliden.
Kritikeak eta publikoak errespetua eskaini eutson eta literaturearen gailurrera heldu zan La hoja roja (1959), Las ratas (1962) eta Cinco horas con Mario (1966) lanakaz, besteak beste. Halanda be, bere lan ospetsuena 1981ean heldu zan, Los santos inocentes, eta Mario Camus zuzendariak zinemara eroan eban.
Bere literatura-ibilbidea ahuldu egin zan bere emaztearen desagerpenaren ostean, baina El tesoro (1985) eta El hereje (1998) lako lan esanguratsuak gorde zituan.
Espainiar zein nazinoarteko sari garrantzitsuenak eskuratu zituan orduan: Asturiako Printze saria jaso eban 1982an, Espainiako Letren Saria 1991an eta Cervantes saria 1993an. Klasiko bat zan eta bere literatureagaz lotutako gai garrantzitsuenak natura, biolentzia eta heriotza izan ziran.
Gaztelaniazko letren sari garrantzitsuenak eskuratu zituan eta zinemara eta antzerkira gehien eroan daben autoreetako bat da eta gizakiak natureari egin deutson minari buruz ohartarazo eban lehenetarikoa izan zan.
Azken urteotan, literaturea albo batera itxi eban bere familiagaz batera egoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!