'Infopuntua', AlhóndigaBilbao ezagutzen hasteko gunea

Bizkaie! 2010-03-15 17:36   kulturbiz

Aisialdi, Kultura eta Jarduera Fisikoaren Zentroak 2010eko maiatzaren 18an edegiko ditu ateak, baina aurretik, herritar guztiei erakutsi gura deutse zer topauko daben bertan. Horretarako, Infopuntua informazino gunea inaugurauko dau martiaren 16an. Bertan, zentroaren espazino, instalazino eta zerbitzuei buruzko informazinoa emongo jake herritarrei.

AlhóndigaBilbao Aisialdi, Kultura eta Jarduera Fisikoaren Zentroak 2010eko maiatzaren 18an edegiko ditu ateak, baina aurretik, herritar guztiei erakutsi gura deutse zer topauko daben bertan. Horretarako, Infopuntua informazino gunea inaugurauko dau martiaren 16. Bertan, zentroaren espazio, instalazino eta zerbitzuei buruzko informazinoa emongo jake herritarrei.

Infopuntua Elcano kaleko 20 zenbakian egongo da (BBKren Kultur Gela), eta zentro barriaren proiektua etorkizuneko erabiltzaileei erakutsiko jake bertan. Informazino bulegoa apirilaren 14ra bitartean egongo da zabalik, astelehenetik domekara. Espazioaren ordutegia 11:00etatik 21:00etara bitartekoa da.

Era berean, eta zerbitzu hori osotzeko, bihartik aurrera, AlhondigaBilbaoren arretarako telefonoa be egongo da erabilgarri, 9:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara. Zenbakia 94 401 40 14 da.

Infopuntua espaziora doazen pertsonek zentro barriko instalazino eta zerbitzuei buruzko informazino guztia lortu ahal izango dabe: ordutegiak, ariketa fisikoko espazioetara sartzeko prezioa eta zentroan emongo diran ikastaroen prezioa, kultur eta aisialdi egitarauaren ganeko informazinoa, edo Mediatekeak eskainiko dituan zerbitzuak eta izango dituan ezaugarriak, besteak beste.

Ganera, zenbait erakusketa-gune be ikusi ahal izango bertan, 'AlhondigaBilbaoren espiritua' ezagutu ahal izateko. Guneak zentroaren webgunera eta proiektu honegaz lotutako beste webgune batzuetara konektautako ordenagailuen espazioa be izango dau, zentroaren inguruko informazinoa lortzeko.

Bestalde, Infopuntuan AlhondigaBilbao Txartela tramitauko da. Dobako txartel horri esker, zentroko espazio eta zerbitzu desbardinetara sartu ahal izango da eta abantaila berezi garrantzitsuak be lortu ahal izango ditue. Txartela lortzeko, Inforpuntura joan behar da, identifikazino-agiri batekin. Txartela momentuan bertan jasoten da.

Azkenik, Infopuntuaren eta arretarako telefonoaren bitartez, gura dabenek eguna eta ordua erreserbau ahal izango ditue, AlhondigaBilbao barriaren barrualdea ikusteko antolatuko diran bisita gidatuetarako. Bisitak dobakoak izango dira, eta espazioa edegi baino lehenagoko egunetan egin ahal izango dira, apirilaren 19tik 27ra, hain zuzen be. Astelehenetik domekara bitartean izango dira, 9:00etatik 21:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu