Salgai dagoz Bilboko Arriaga Antzokiak BBK Aretoan antolatzen dauen programazinoaren sarrerak

Bizkaie! 2010-05-04 10:57   kulturbiz

'Mercado Libre' antzezlanak inaugurauko dau BBK Aretoaren eszenatokia datorren barikuan, hilak 7, 20:00etan. Teatro Español konpainiaren produkzino hau gure garaiko obra bat da, Luis Araujoren testuagaz eta Jesus Cracioren zuzendaritzeagaz.

Datorren barikuan, hilak 7, jarriko da martxan Hurbiltasun Antzokia programea, hau da, Bilboko Arriaga Antzokiak BBK Aretoan eskainiko dituan ikuskizun original eta abangoardisten programea. Arriaga Antzokiaren programazino barri honek kultur eskaintza osotzen dau, baita Arriagaren 2009-2010 sasoiko programazinoa be, formatu txiki eta ertaineko ikuskizunak eskainiz genero guztietan. Ikuskizunotarako sarrerak honezkero salgai dagoz, antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez.

Arriaga Antzokiko txarteldegien ordutegia ondokoa da: astelehenetik barikura, goizez, 11:30etik 14:00etara; arratsaldez, astelehen, martitzen, zapatu eta domeketan, 17:00etatik 19:00etara, eta eguazten, eguen eta barikuetan, 17:00etatik 20·30era. Gainera, saioa dagoan egunetan, sarrerak salgai egongo dira ikuskizuna hasi arte.

BBK Aretoko txarteldegiak, barriz, maiatzaren 4tik aurrera dagoz zabalik, ordutegi honegaz: astelehenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Era berean, saioren bat egon ezkero, domeketan be zabalik egongo dira txarteldegiak, ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenagotik. Horrezaz gan, sarrerak eros daitekez www.teatroarriaga.com eta www.bbk.es webguneetan eta 94 310 310 telefonoan.

BBK Aretoaren programazinoak baditu deskontuak, besteak beste, % 25 Arriagaren lagunentzat, lanbakoentzat, gurpildun aulkian dagozan ezinduentzat, gazteentzat eta edadekoentzat, eta % 30eko deskontua bi sarrerentzat BBK txartel bakotxeko.

'Mercado Libre' antzezlanak inaugurauko dau BBK Aretoaren eszenatokia datorren barikuan, hilak 7, 20:00etan. Teatro Español konpainiaren produkzino hau gure garaiko obra bat da, Luis Araujoren testuagaz eta Jesus Cracioren zuzendaritzeagaz. 'Mercado Libre' obreak bikote baten hartu-emonak kontetan ditu: eragimen handiko abokatu aberats baten eta prostituzinoan dabilen dokumentazinorik bako emakume baten arteko hartu-emonak.

Eszenatokian, bi antzezle, Daniel Freire eta Yoima Valdes, hain desbardinak diran bi pertsonai horreei bizia emonez, menpekotasuna, boterea, dirua eta sexua buztartzen dituan eta espero bako amaiera batera heldu arte haziz doan historia batean. Eszena batzuen edukiagaitik, obra hau publiko helduarentzat dago gomendatuta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu