Elkar argitaletxeko editorea zan Joxantonio Ormazabal hilda topau dabe

Bizkaie! 2010-05-03 18:24   kulturbiz

Umeentzako liburuen editore lanetan jardun eban Ormazabalek, eta liburu asko idatzi zituan. Pasa dan eguenean bertan aurkeztu eban bere azken lana: Ehun ipuin hitz gutxitan haur literaturako liburua, zortzi urtetik gorakoentzat.

Joxantonio Ormazabal (Zegama, 1948) idazlea eta editorea hil da. Bart aurkitu dabe hilda, mendialdean. Orain dala 29 urte hasi zan lanean Elkar argitaletxean -Zarauzko ikastolan irakasle lanetan izan ondoren-, eta orain dala urtebete hartu eban erretiroa. Tolosan bizi zan.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi dau atzo gauean aurkitu ebela gorpua, Zegama inguruan, putzu batean berrehun metroko sakoneran.


Umeentzako liburuen editore lanetan jardun eban Ormazabalek, eta liburu asko idatzi zituan. Pasa dan eguenean bertan aurkeztu eban bere azken lana: Ehun ipuin hitz gutxitan haur literaturako liburua, zortzi urtetik gorakoentzat. Bere bizipenetatik ataratako hausnarketa labur baina sakonak eskaintzen ditu lanak. Ilunorduak eta argilaurdenak olerki-bildumea plazaratu eban 2007an, bi urteko etenaren ostean. 1983an aurkeztu eban bakarkako lehen liburua: Margolin. Esaera zahar, igarkizun edo txisteei buruzko lanak be atara zituan.

Elkarren hasi eta berehala, Pernando Amezketarraren bertsino barria egin eban. 'Egozan edizino guztiak jaso, materiala txukundu eta euskera batuan jarri neban. Izugarrizko arrakastea izan eban liburu horrek. Kritikarik be bai!', inoan Ormazabalek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu