5.500 pertsona baino gehiagok bisitau dabe AlhóndigaBilbaoren Infopuntua

Bizkaie! 2010-03-23 10:36   kulturbiz

‘Infopuntua AlhóndigaBilbao martiaren 16tik apirilaren 14ra bitartean egongo da zabalik, astelehenetik domekara. Espazioaren ordutegia 11:00etatik 21:00etara bitartekoa da. Era berean, eta zerbitzu hori osotzeko, martiaren 16etik aurrera, AlhóndigaBilbaoren arretarako telefonoa (94 4014014) egongo da erabilgarri, 09:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara.

5.500 lagun baino gehiagok bisitau dabe honezkero AlhóndigaBilbaoren Infopuntua. Informazino puntu hau Elcano kaleko 20. zenbakian dago (BBKren Kultur Gela). Horreetatik 2.300 lagunek emon dabe izena, apirilaren 19tik 27ra AlhóndigaBilbaoren barrualdea ikusteko antolatuko diran bisita gidatuetarako eta 1.700k ho! txartela atara dabe.

AlhóndigaBilbaok 2010eko lehenengo seihilekoaren amaieran zabalduko ditu ateak, baina Aisialdi, Kultura eta Jarduera Fisikoaren Zentroak herritar guztiei erakutsi nahi deutse zer topauko daben daben bertan. Horretarako, AlhóndigaBilbaok informazino gune bat inaugurau eban martiaren 16an, Infopuntua, hain zuzen be, eta, bertan, Zentroaren espazio, instalazino eta zerbitzuei buruzko informazinoa emongo jaker herritarrei.

‘Infopuntua AlhóndigaBilbao’ martiaren 16tik apirilaren 14ra bitartean egongo da zabalik, astelehenetik domekara. Espazioaren ordutegia 11:00etatik 21:00etara bitartekoa da. Era berean, eta zerbitzu hori osotzeko, martiaren 16etik aurrera, AlhóndigaBilbaoren arretarako telefonoa (94 4014014) egongo da erabilgarri, 09:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara.

Espazio honetara doazen lagunek Zentro barriko instalazino eta zerbitzuei buruzko informazino guztia lortu ahal izango dabe: ordutegiak, ariketa fisikoko espazioetara sartzeko prezioa eta Zentroan emango diran ikastaroen prezioa, kultur eta aisialdi egitarauaren zehetasunak, edo Mediatekak eskainiko dituan zerbitzuak eta izango dituan ezaugarriak, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu