Gaur lurperatuko dabe Joxe Miel Bidador filologoa eta ikerlaria
2010-03-03 11:27 kulturbizGaruneko isuria izan eta egun gitxitara hil da Iruñean Joxe Miel Bidador euskal idazle klasikoen ikerlari eta historialaria, 39 urte zituala. Bidador jantzaria eta jantza ikerlaria be bazan, baita Euskal Idazleen Alkarteko kidea be. Gaur, martiak 3, lurperatuko dabe, 16:30ean, Baternainen; etzi, omenaldi zibila egingo deutse.
Garuneko isuria izan eta egun gitxitara hil da Iruñean Joxe Miel Bidador euskal idazle klasikoen ikerlari eta historialaria, 39 urte zituala. Bidador jantzaria eta jantza ikerlaria be bazan, baita Euskal Idazleen Alkarteko kidea be. Gaur, martiak 3, lurperatuko dabe, 16:30ean, Baternainen; etzi, omenaldi zibila egingo deutse.
Joxe Miel Bidador Iruñean jaio zan, 1970ean. Euskal Filologian lizentziau, eta euskera irakasle izan zan Iruñean eta Nafarroako hainbat herritan. Aldizkari askotan argitaratu zituan idazlanak: Euskera, Fontes Linguae Vasconum, RIEV, Sukil...
Euskal idazle klasikoen inguruan artikulu ugari idatzi zituan Euskaldunon Egunkaria-ko Nafarkaria gehigarrian 1995etik 2001era bitartean, 'Klasiko bitxi arront klasiko' sailean. Diario de Noticias eta Euskalerria Irratian be kolaborau eban. Larreko Saria emon eutson irrati horrek 2007an. Iruñeko Udalak idazle barrientzat antolatutako literatur lehiaketetan hainbat sari jaso zituan.
Jose Agerre, Alexander Tapia Perurena eta beste hainbat idazleren antologiez gan, 'Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra' (2004) eta 'Dantzaren erreforma Euskal Herrian' (2006) liburuak argitaratu zituan; azken lan horregaz Bilboko Udalak antolatutako Miguel de Unamuno saiakera saria irabazi eban 2005ean.
Bidadorren omenezko bloga sortu dabe hainbat lagunek: www.blogari.net/joxemiel
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!