Nabarra badoa Navarratik
2010-04-28 11:10 kulturbizNabarra aldizkaria ez da aurrerantzean Nafarroan argitaratuko. Nabarreria Argitalpen Kudeaketak ezin deutso egoera ekonomikoari eutsi, eta proiektua beste batzuen esku itxiko dau. Bilbon, NBR alkarteak erronkeari aurre egingo deutso, eta Irati Jimenez idazle eta kazetaria izango da aldizkariaren arduradun barria.
Nabarra aldizkaria ez da aurrerantzean Nafarroan argitaratuko. Nabarreria Argitalpen Kudeaketak ezin deutso egoera ekonomikoari eutsi, eta proiektua beste batzuen esku itxiko dau. Bilbon, NBR alkarteak erronkeari aurre egingo deutso, eta Irati Jimenez idazle eta kazetaria izango da aldizkariaren arduradun barria.
Gaurkoan, inoiz emon nahiko ez geunken albistea zabaldu behar izan dogu: Nabarra aldizkaria badoa Nafarroatik. Bederatzi urteren eta 110 zenbakiren ostean, Nabarreria.com Argitalpen Kudeaketak ezin deutso egoera ekonomikoari eutsi, eta Euskal Herriko Kultur eta Gizarte hilebetekaria argitaratzeari itxiko deutso maiatzetik aurrera. Berez, maiatzekoa izango da guk argitaratuko dogun azken zenbakia.
Edozein ezbeharretan bezela, arrazoiak asko dira, eta ez doguz guzti-guztiak zerrendatuko, baina bai aitagarrienak. Nabarra aldizkaria argitaratzeari ixtearen kausa nagusia ekonomikoa da. Krisialdi ekonomiko orokorrari prentsa idatziaren gainbehera erantsi behar deutsagu eta nafarrak eta euskaldunak garenez, baita gure agintarien egoskorkeria be. Esangura horretan, azkeneko sastada, ia heriotzera eroan gaituena, Nafarroako Gobernuak emon euskun igaz, euskerearen sustapenerako dirulaguntzinoak errotik moztu zituanean. Euskerea Nafarroako hedabideetan bultzatzeko, geure agintariek, euskerearen alde dagozala dinoen horreek, 0 euro banatu zituen. Horrek erabagi latz bat hartzera bultzatu gintuan: Nabarra argitaratzeari itxi, ala pertsianea bajatu. Horregaitik, samin handiz, agur esan behar deutsagu Nafarroan euskeraz argitaratzen zan kultur hilebetekari bakarrari.
Tamalez, gurea ez da salbuespena, eta badakigu beste hainbat hedabide kinka larrian dagozala, Nafarroako Gobernuak ez ebalako bere eginbeharra bete, eta euskerearen erabilerea sustatu ordez harrika ibili dalako, diru-kopuruak murriztuz, hedabide elebakar erdaldunetan eskuzabal jarritako publizidade instituzionala askotan ukatuz eta medio euskaldunokaz hitzarmen bat sinatzera behin eta barriro ezezkoa emonez. Gainontzeko hedabideek —baita Nafarroaz kanpokoek be— jasoten daben tratu eta errespetu bera eskatzen dogu guk be. Izan be, zenbat gastau dau Sanzen gobernuak 'Diario de Navarra' egunkarian publizidade instituzionala jarteko? Zenbat, 40 principales irratian? Zenbat Popular TV, Canal 4 eta Canal 6 telebista-kate elebakar erdaldunetan? Horreetan guztietan jarritakoaren % 1 Nabarra aldizkariari emon izan baleutse, akabo arazoak. Baina ez. Nafarroako Gobernuaren ekarpena 0 eurokoa izan zan. 0 euro dirulaguntzetan. 0 euro publizidade instituzionalean. Laguntzarik emon nahi ez badabe, ados, baina behintzat, ez gaitzatela baztertu euskeraz gabilzalako. Ez dogu uste horrenbeste eskatzen dogunik.
Dana dala, gaurko albiste guztiak ez dira txarrak izango. Nabarra aldizkariaren proiektuak aurrera egingo dau. Hasieran esan dodan legez, Nabarra Nafarroatik, edo hobe esanda, UPNren gobernuak ordezkatzen dauen Navarratik alde egingo dau, baina proiektua ez da hilko. Bizkaialdean, gure lanagaz jarraitzeko borondatea eta adorea erakutsi dauen lantalde bat topau dogu eta, beraz, bagiletik aurrera, NABARRA aldizkaria NBR izeneko alkarteak argitaratuko dau, Bilbotik, Irati Jimenez kazetari eta idazlea lemazain dala. Zonalde horretan, guk izan ez dogun errespetua topauko dabela espero dogu. Ez adiorik, «Nabarra».
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!