Urte eta erdiko etenaren ostean, gaur batuko da Kulturaren Euskal Kontseilua Bilbon
2010-12-13 12:09 kulturbizKontseilukide barrien artean, besteak beste, Alex de la Iglesia zinemagile eta Espainiako Zinema Akademiako zuzendaria, Miguel Zugaza Madrilgo Prado museoko zuzendaria, Lucia Lakarra jantzaria, Oier Araolaza Dantzan.com webguneko zuzendaria, Joseba Martin Radio Euskadiko esataria eta Karmele Jaio idazlea dagoz.
Urte eta erditik gorako etenaren ostean, goitik behera barriztuta batuko da gaur, 11:00etan, Bilboko Guggenheim museoan, Kulturaren Euskal Kontseilua, Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua eztabaidatu eta osotzen laguntzeko zeregina dauen organoa. Kontseiluak dituen 55 kideetatik 32 Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell and.ak izentau ditu eta horreen artean Patxi Salaberri euskaltzaina da aurretik be kontseilukide zan bakarra.
Kontseilukide barrien artean, besteak beste, Alex de la Iglesia zinemagile eta Espainiako Zinema Akademiako zuzendaria, Miguel Zugaza Madrilgo Prado museoko zuzendaria, Lucia Lakarra jantzaria, Oier Araolaza Dantzan.com webguneko zuzendaria, Joseba Martin Radio Euskadiko esataria eta Karmele Jaio idazlea dagoz.
2006an, Miren Azkarate Kultura sailburu zala osotutako kontseilukideen zerrendatik kanpoan geratu diran batzuk, barriz, Joan Mari Torrealdai, Aizpea Goenaga, Joxean Muñoz
Urgellek izentautako 32 kideez gan, beste 23 lagunek osotzen dabe Kulturaren Euskal Kontseilua: Eusko Jaurlaritzako hamar ordezkarik, EITBko, EAEko hiru foru aldundietako, EAEko hiru lurraldeetako uriburu nagusietako eta Eudeleko ordezkari banak, eta Legebiltzarrak izentautako bost bokalek. Joxerra Garzia, Iñaki Gomez, Jose Francisco Lanceros, Xabier Olabarrieta eta Irune Zuloaga dira bokalak. Lehendakaria, barriz, Kultura sailburua da.
2000. urtean sortu zanetik, Kulturaren Euskal Kontseiluak euskal kulturako eragile publiko eta pribatuen topaleku bihurtu nahi izan dau. Helburu nagusia lankidetzea bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa dan ingurunean. Helburu hurrekoena koordinazinoa sustatzea da, hiru norabidetan: koordinazino bertikala kultur gaietan eskudun diran hiru erakunde mailetako organoen artean (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak); koordinazino horizontala kultur jardueran gehien eragiten daben erakunde-esparruakaz nahiz Nafarroa eta Iparraldeko erakunde publiko eta pribatuakaz; eta, azkenik, koordinazinoa hainbat kultur sektoretako gizarte eragileakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!