Bilbo Zaharrak kultura jarduerez betetako hiru egunez gozauko dau
2010-12-15 10:56 kulturbizBerreginen Museoak, Caostica alkarteagaz alkarlanean antolatutako GizaZine jasoko dau. Ekitaldi horren barruan, inmigrazinoari (abenduaren 16an) eta bikote barruko komunikazinoari (abenduaren 17an) buruzko bi mahainguru jasoko dira, eta mahainguruak osotzeko, landu beharreko gaiakaz lotutako zenbait film labur emongo dira. Saioak gaueko 20:00etatik 21:30etara bitartean egingo dira, eta sarrera librea izango da.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbo Zaharra auzoko zenbait alkartegaz alkarlanean, familia osoari zuzendutako Bilbo Zaharreko Abendu Kulturala kultur egitaraua antolatu dau. Ekitaldiak eguenean, barikuan eta zapatuan izango dira Berreginen Museoan eta Martzanako kaian.
Berreginen Museoak, Caostica alkarteagaz alkarlanean antolatutako GizaZine jasoko dau. Ekitaldi horren barruan, inmigrazinoari (abenduaren 16an) eta bikote barruko komunikazinoari (abenduaren 17an) buruzko bi mahainguru jasoko dira, eta mahainguruak osotzeko, landu beharreko gaiakaz lotutako zenbait film labur emongo dira. Saioak gaueko 20:00etatik 21:30etara bitartean egingo dira, eta sarrera librea izango da.
Zapatuan (abenduaren 18an) batuko dira programautako jarduera gehienak. Holan, Berreginen Museoak ate edegiko jardunaldia ospatuko dau –goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara– eta Trukaketaren II. Azokea jasoko dau. Arratsaldeko 20:00etan, leku berean, San Anton Abesbatzaren emonaldia izango da.
Horrezaz gan, zapatuan, goiz osoan, Martzanako kaian kaleko animazinoa eta folklorea egongo dira, txalapartariak, Gabonetako kantak (Sanfran Korue), Afrikako perkusinoa eta jantzak (Konoubaran) eta euskal jantzak (Beti Jai Alai Dantza Taldea). Gainera, inguruko Merkatarien Alkarteak antolatuta, Bilbo Zaharreko ohiko rastroa egingo da. Rastroa goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00etara egongo da zabalik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!