Badatoz 2010eko Marijesiak kopla barri eta guzti
2010-12-09 16:30 kulturbizKopla barria Pedro Bidaguren 'Garratza lumotarrak Goitia moldiztegian 1919. urtean argitaratutako Marijesien bildumako lehenengo lau egunetarako kantetako 4. zenbakiduna da. Beste bilduma batzuetan honelakorik agertzen ez bada be, Garratza-ren bildumea garrantzi handikoa da gure Marijesien testigantzan eta bilakaeran.
2008an egindako azken berrikusketearen arabera, eskuizkribu desbardinetan topautako kopla zaharrak berreskuratu dira eta oraingo zenbaketan euren arteko bosgarrena aukeratu da aurten zabaltzeko:
Erabagia izan zan
Trinidade altuan,
behar zala bialdu
lurrera aingerua.
Kopla hau Pedro Bidaguren 'Garratza' lumotarrak Goitia moldiztegian 1919. urtean argitaratutako Marijesien bildumako lehenengo lau egunetarako kantetako 4. zenbakiduna da. Beste bilduma batzuetan honelakorik agertzen ez bada be, Garratzaren bildumea garrantzi handikoa da gure Marijesien testigantzan eta bilakaeran. Horregaitik berreskuratu gura izan da kopla hau eta, jatorrizko ordenaren antzera, orain Gernikan kantetan diranen arteko 5. zenbakia hartu dau, hau da, Marijesien arteko lehenengoetakoa eta hasikerea marketan dauena.
Kopla honen esanahia Marijesien kopletan kontetan dan historia biblikoaren barruan kokatu behar da eta hurrengo kopletan agertzen da kopla honetan esandakoaren segidakoa (esaterako, zertarako bialdu zan aingerua lurrera, zelan bete zan agindua, nork egin eban…).
Aurten kopla hau ikasiko dabe Marijesiak eta, eurekaz batera danok ikasita, aurrerantzean guztion ondare bihurtuko da. Marijesien ahozko tradizinoa guztiz errotuta dago gure artean eta koplen azken berrikusketea egin zanetik helburua beti izan da Gabonen inguruko bederatziurreneko koplak jabon, aberastu eta ondo gordetea.
Ohitureari jarraituz, gure Marijesiak Gabonen aurreko bederatziurrena beteko dabe beste urte batez. Aurten koplak Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Fernando Astoreka eta Jose Antonio Uriarte Itxaso bakarlarien ahotsetik helduko jakuz. Bederatzi gauetan Gernika-Lumo zeharkatuko dabe punta batetik bestera, betiko moduan gernikar eta bisitari guztien eskuzabaltasuna tarteko dala.
2010eko dirua Lumoko eleizako organoa konpontzeko izango da. Batuketa hori azken egunean (abenduak 24) egingo da, goizeko errondetan.
Aurtengo entsaioak:
- Abenduaren 10ean (barikua), arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
- Abenduaren 13an (astelehena), arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Hitzordua, Andra Mari koralaren lokalean (Goienkalea, 8) da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!